Diskografia

Egin clicka handitzeko
2015.ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan sotil haren ondoren, Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak “Margolaria” deritzan disko hurbil, eskuzabal eta sendo honetan.

Irakurri gehiago…

Egin clicka handitzeko
Lan berri honetan, Mikel Urdangarinek lehenago egindakoa maila ezezagun eta benetan txundigarri batera darama. “MMXV” da 2015ean zehar egin duen lan osoa barne hartzen duen izenburua. Urte hori aukeratu du Amorebietako abeslariak bakarkako bira egiteko eta kontu handiz hautatutako abesti gogoangarrien sorta bat aurkezteko; abesti sorta horren bitartez bere ibilbide artistiko luze eta oparoa berrikusiko du, emozioz beterik, ahotsa, gitarra eta hitza bidelagun bakar dituela.

Irakurri gehiago…


Jainko txiki eta jostalari hura” (2014), deitzen den ikuskizun multimedia berri honetan, Kirmen Uriberen testuak nahasten dira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musikarekin eta Mikel Valverderen ilustrazioekin. Arte-mota desberdinak ñabarduraz eta gustuz konbinatuz, ikuskizun indartsu, eder eta liluragarria sortu dute. Euskal artista garrantzitsuenetako batzuek elkarrekin egindako lan hau jendaurrean erakutsiko zen azaroaren 21ean New Yorkeko Poisson Rouge aretoan.

Egin clicka handitzeko
Azula“ (2013), lan intimoa da. Oso barnekoa eta oso gertukoa. Saiatu naiz, hala ere, idazterakoan distantzia bat hartzen, nigandik urruntzen. Saiatu naiz berekoikerian ez erortzen, istorioak, nolabait ere, nibertsalizatzen. Eta, beti ere, identifikazioa lortzera bidean… Betikoaz ari naiz hitzetan barrena baina, betikoa egunero da ezberdin.
Saiatu naiz ere intimotasun hori musikaren bitartez leuntzen; deskribatu nahi izan ditudan barne mundu ikusezin horiek ahalik eta egokien margotzen, hitzei tarteka darien iluntasuna arintzen
eta argitzen.Eginkizun horretan lagundu naute Koldo Uriartek (Piano eta sinteak), Angel Celadak (Bateria) eta Mikel F. Krutzagak (soinu teknikaria). Kantuetan, orain arte nire lanetan ageri ez zen sonoritatea lortu dugula esan nezake, formatu berriak eraginda, zalantzarik gabe.
Hirurok batera grabatu ditugu piezak, zuzeneko eran, freskotasuna eta egiazkotasuna lortu asmoz. Lan intentso eta dinamikoa marrazten asmatu dugula pentsatu nahi nuke.

zuzenean
Joan den 2010eko abenduaren 30ean, ehunka afizionatuk goraino bete zuten Bilboko Kafe Antzokia. Duela hamabost urtetik hona Euskal Herriko malenkonia berdea marrazten aritu den koblakari batek, Mikel Urdangarinek, piztu zuen interes hori, hain zuzen ere, folk-rokaren aldeko apustua egiten duten euskal bakarlari bakanetako batek (nahiz musika-banda batean edo hainbat koreografiatan ere oinarritzen den), mundu horretan narrazioaren beraren edertasun eta dotoretasunaren parte bilakatzen dituelarik erritmo ertainak.

Mikel Urdangarin abeslariaren disko berria urriaren 1ean
argitaratuko da. Lan berriaren izenburua “Zubia” da eta uztaila hasieran Mikel F. Krutzaga soinu teknikariarekin batera sartu da grabatzera.
Zubia” diskoa Mikel Urdangarin musikariaren zortzigarren diskoa izango da. “Zubia” diskoaren gorputza soinu etereo, atmosferiko eta sentsualez beteta dago. Une gozoek noizbehinka indarra hartzen dute eta intentsitatea agerian ikusten da. Badira pop joerako tarteak ere. Mikel Urdangarinek aurreko diskoa bere kaxa argitaratu zuen, “Zubia”, ordea, Baga-Biga diskoetxeak kaleratuko du.

Mikel Urdangarin bere disko berria besapean duela, argi erakutsiz heldutasuna, erotasuna eta arriskua ez direla hitz kontraesankorrak. Lehen, bigarren eta hirugarren pertsonako bizipen berriak kanta bihurtu eta Anek idatzi dit zutaz (2007) izeneko diskoan bilduta, berrikuntza ugariko lana osatu du kantautore bizkaitarrak, eta hauxe da hamar urte luzez bizitako ibilbide artistikoaren ondoren benetako heldutasuna lortu duela erakusten duen froga ukaezina: autoekoizpena. Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Koldo Uriarte, Nika Bitchiasvili eta Fernando Saiela lagun izan dituelarik, Alex Ruiz de Azua ekarpenak ere jaso ditu, bai

Egin clicka handitzeko
Itxurazko atsedenaldi baten ondoren, zeren ez baitio sekula lan egiteari utzi eta hainbat proiektu desberdinetan parte hartu baitu, “Dana” argitaratu du orain (2005), bere diskorik eklektiko eta elektrikoena. Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Pablo Tato eta Fernando Saiela lagun izan dituelarik, Pello Ramirez eta Koldo Uriarteren ekarpenak ere jaso ditu, baita Mikel F. Krutziagaren ko-produkzioa eta Kirmen Uriberen testuak bi abestitan.


Hainbat diziplina artistikoren uztartze harmoniatsua den disko-liburu honetan, bost sortzaile garaikide topatzen ditugu, euskal kulturaren arlo desberdinetan lanean ari direnak: poesian, kantagintzan, zineman, rock alternatiboan eta ilustrazioan: Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Mikel Valverde. “Zaharregia, txikiegia agian” (2003) lana, New Yorkeko kritikaren iritziz, urteko bost disko-liburu interesgarrienen artean dago, Lou Reed edo Leonard Cohenekin batera, besteak beste.

Lagun Artean” lanarekin (2003) Mikelek musikaren muina zertan datzan erakutsi nahi izan digu, bere entzuleriarekin harreman estuan emanaldi beroa eta etxekoa eskainiz. Bere lehen DVD da, eta bertan, elkarrizketak, diskoei buruzko informazioa eta, jakina, Mikel Urdangarinen karrera diskografikoan zehar egindako ibilbidearen berri ematen diguten hamahiru gai ere badatoz. Horretarako, denbo

Heldu Artean” lanean (2002) Mikelek bere alderdirik hiritarrena erakusten digu, baina folk ildotik urrundu gabe. Lan pertsonalagoa da, eta kanta guztiak, hamabi guztira, Kirmen Uribek idatzitako bat kenduta, berak idatziak dira. Esan genezake disko irekia, freskoa eta naturala dela, lehen probak errespetatuz eta soinu gordin eta benetako batez jantziak.

Bar Puerto” (2001) lanean, aldiz, desagertzear dagoen bere jaioterrira itzultzen den gizon baten historia kontatzen zaigu. Kirmen Uribe, Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarinen testuetan oinarriturik, interpretazio berri bat egiten da, literatura, musika eta bideoa ikuskizun berri batean uztartuz.
Proiektu honetan folk, jazz edo rockaren mundutik datozen musikariek hartu dute parte, eta halaber, kanta tradizionalak eta berritasun handikoak orain arte ez bezala elkartzen dira.
espilue
Espilue ” lanak (2000), berriz, euskal musikagintzako kantautorerik interesgarrienen mailara goratuko du Mikel. Freskotasunik batere galdu gabe, askoz ere landuagoa eta konplexuagoa da disko hau, eta soinu berrien bide berriak zabaltzen dizkigu, baina betiere bere estilo bereziari eutsiz.
Laguntzaile gisa aritu diren musikari ugarien artetik, berriro ere, Jonathan Bews, Pello Ramirez eta Josu Zabala aipatu behar ditugu, baina beste batzuk ere ageri zaizkigu, hala nola Bingen Mendizabal, Pablo Tato edo Rogelio Botanz, besteak beste. Lan berri honetan argitaratzen diren testuetako batzuk Kirmen Uriberenak eta Igor Elortzarenak dira.
badira
Lehen lanak lortutako arrakastaren ondoren, 1998. urtean “Badira Hiru Aste” argitaratu zen. Testu gehienak Mikelenak dira, baina Iñaki Aurrekoetxea eta Arkaitz Estiballesen ekarpenak ere ageri dira bertan. Musikaren alorrean, hainbat laguntza jasoko ditu: Jonathan Bews biolin-jole eskoziarra, Luis Caminoren perkutsioak, Pello Ramirezen celloa, Iñaki Zabaletaren pianoa, Josu Zabalaren akordeoia, eta abar.
haitzetan
Zuhaitz gazte baten modura, berotegian hazten aritu den lana dugu “Haitzetan“, 1997an autoprodukzio gisa argitara eman zenez geroztik. Bi urte geroago, Gaztelupeko Hotsetara “aldatu” da, jatorrizko diseinuari bere horretan eutsiz.
Sustrai garbiko zuhaitza da, konposizio samurrak dituena, figuratiboak baina aldi berean aberatsak beren zurruntasunean. Abestiek ahots biluzia dute oinarri, eta gitarra eta celloa beste laguntzarik ez dute. Hitzak Iñaki Aurrekoetxearenak eta Mikel Urdangarinenak dira.