Mikel Urdangarinek Mundu berri bat guztiontzat ekimenean parte hartzen du, Amigo kantarekin.

mundu berri bat guztiontzat - amigo

Mikel Urdangarinek Bizipoza Elkartearen Mundu berri bat guztiontzat ekimenean parte hartu du,. Horren baitan, Amigo kanta abestu du.

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede. Elkarte, haur eta familia hauek transmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.

Bizipozak bizipoza du misio: hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin eta elkarteekin batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. Elkarte guzti hauek transmititzen dituzten baloreak gizarteratzea da poztasunaren misioa. Bizipozak auzolana du bisio: deneriko herritar, talde eta erakundeek osaturiko bolondres sarea osatzea gizartegintzaren poza bizitzeko.

Bizpoza tiene como misión el trabajo en común: formar una red de voluntarios de todos los pueblos, grupos e instituciones para vivir la alegría de la acción social.

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT. ELKARTEEN 12 KANTU ETA 11 BIDEOKLIP biltzen ditu. Elkarteen eguneroko errealitateak eta trasmititzen dituzten baloreak kantua, irudia eta hitzen bidez bildu ditugu MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT proiektuan.

Guztiontzat beharko lukeen herri inklusiboa eraikitzeko, besteak beste garrantzitsua da elkarte guzti hauen egunerokoa gizarteratzea, beraz, bideoklipak ikusi eta lau haizetara zabaltzera gonbidatzen zaituztegu, elkarrekin posible dugu eta guztiontzat izango den herri inklusiboa eraikitzea.

Mikel Urdangarinek Amigo kanta abesten du ekimenarekin bat egiteko, Anabel Arraizarekin batera.

Kanta Biak bat elkarteari dagokio.

Biak Bat elkartea Altsasun 2011n sortzen den irabazi asmorik gabeko elkartea da. Helburua, Animaliek lagundutako esku-hartzeen bidez, aniztasun funtzionala duten edo zailtasun sozialean dauden pertsonen ongizatea hobetzea da.

Amigo kanta eta bideoa

 

Musika: Xabier Zabala
Letrak: Leire Bilbao Barruetabeña
Ahotsak: Anabel Arraiza; Mikel Urdangarin
Grabazioa: Elkar estudioa
Amigokantaren bideokliparen grabazioa eta edizioa: Arena Comunicación audiovisual
Elkartea: Biak Bat
Babesleak: Laboral kutxa; Fagor; Danobatgroup; Irizar; Kutxa fundazioa
www.bizipoza.eus
???? Eskuragai: Elkar

Facebook
Twitter
Email