Mikel Urdangarinek Madrilen hasiko du “25 Tour” bira berria

Euskal artistak aro berri bati ekingo dio bere ibilbide musikalaren 25. urteurrenean eta Estatuko hainbat tokitan eta atzerrian kontzertuak eskainiko ditu.
Izurdeen lekua biraren agurra

Urte bat luze bidean ibili ondoren, ostiral honetan bukaera emango dio Mikel Urdangarinek Izurdeen lekua birari, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
Lauaxeta Ohorezko Saria eman diote Mikel Urdangarineri, beste sortzaile batzuekin batera

Mikel Urdangarin, Xabier Amuriza, Zea Mays, Gatibu eta Gontzal Mendibil dira Lauaxeta Ohorezko Sariak. Lauaxeta Ohorezko Sariak Xabier Amurizari eta Bizkaiko Euskarazko Musika Sortzaileei banatu dizkio Aldundiak Bilboko Elkarte Filarmonikoan ospatutako ekitaldian. XVII. edizio honetan, Lauaxeta Ikus-entzunezkoen 2021 saria Iñaki Alforja eta Ivan Toledo zuzendariek jaso dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, `Bolante baten historia´ lanagatik. […]
Mikel Urdangarinek 25 urteko ibilbidea ospatuko du bere lehenengo diskoaren berrargitalpenarekin: “Haitzetan.1997-2022”

Mikel Urdangarinek 25 urteko ibilbidea ospatuko du bere lehenengo diskoaren berrargitalpenarekin: “Haitzetan.1997-2022”
Mikel Urdangarin ETB1eko Biba zuek saioan

Mikel Urdangarin ETB1eko Biba zuek saioko gonbidatua izan da. Mikelek 25. urte beteko ditu musikagintzan laster eta, hori ospatzeko, Haitzetan lehenengo diskoaren berrargitaralpena egingo du laster, Haitzetan 1997-2022.
Su ñimiño bat abestiaren aurkezpena

Su ñimiño bat Mikel Urdangarinek 2021eko udazkenean sortutako abestia da.
25 urte betetzen dira Urdangarinek Haitzetan lana argitaratu zuenetik. 2021eko azaroaren 26an Haitzetanen birrargitaralpena egingo du, 25. urteurrenaren atarian, eta Su ñimiño bat abestia diskoan agertuko da.
Markina-Xemeingo kontzertuan egindako aurkezpena Xemeingo abesbatzaren eskutik

Azaroaren 6an kontzertua eskaini genuen Markina-Xemeinen. Kontzertu berezia zen, guretzako eta Markina-Xemeingo herriarentzat. Izan ere, Xemein Abesbatzaren 45. urteurrenaren bueltan antolatu zen kontzertua. Ospakizun hori zela eta, Mari Eli Ituartek ekitaldia aurkeztu zuen, abesbatzaren izenean. Benetan aurkezpen hunkigarria izan zen eta horregatik Eliri testu hori eskatu diogu, zuekin partekatzeko. Eskerrik asko berriro ere Eli eta […]
Gazteako autore podkastean parte hartu du Mikel Urdangarinek

”Hauskor hitzari ez diot konnotazio txarrik ikusten” Gaztea irratiko Autore podkastean parte hartu du Mikel Urdangarinek. Ahotsek egin dute Mikel Urdangarinen kantuekiko lokarri afektiboa bere musika bizitzan. Ez da lan erraza jarri, baina duda-muda asko izan eta gero osatu du bere ahots maparen laburpena. Joseba Sacristán izan da Mikelen etxean lekukotza jasotzen. Mikelek berak jarri […]
ETBko Bidegurutzean saioan, McOnak taldea eta Maite Larbururekin batera

Mikel Urdangarinek ETBko Bidegurutzean musika saioan parte hartu du, McOnak taldea eta Maite Larbururekin batera.Musikari zornotzarra ere kabinara sartu da ‘Bidegurutzean’ saioan. Kantak egiteko eraz, emozioez eta letrez mintzatu da, besteak beste. Mikel Urdangarin: ”Musikaren botere neurtezinean sinisten dut’ Emozioak azaleratzeko musikak duen gaitasunean sinesten du Mikel Urdangarinek eta horrela azaltzen du musikari eta entzuleen […]
Mikel Urdangarinek “Ura bere bidean” egitasmoan parte hartuko du

Mikel Urdangarinek “Ura bere bidean” egitasmoan parte hartuko du. Ekimen honetan askotariko estilo eta belaunaldietako euskal artistak batuko dira Fernando Velázquez zuzendariak euskaraz sortutako gai berrien bertsio sinfonikoak interpretatzeko.