Abuztuaren 20ko gauean eskaini genuen Badena eta ez dena kontzertua, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin burututako proiektua eta Urdangarinen abestietan oinarritzen dena.
Haren errepertorio luzearen hamalau abesti aukeratu ditugu eta oskestrarako moldatu izan dira. Bingen Mendizabalek hamairu moldatu ditu eta obertura bat konposatu du. Koldo Uriartek Munduari begiratzeko modu bat moldatu du. Eta Fernando Velázquezek Kideari abestia.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzentzeko ardura proiektu honetarako Iker Sánchez Silvarena izan da.
Arrakasta handia lortu dugu eta gozamena izan da.
Argazki bilduma:
Argazkiak: David Herranz