Urte berriari hasiera eman diogu Edinburgon, euskal musika ordezkatuz

Berriari eta datorrenari ongi etorria emateko modurik onenetako bat musika da. Are gehiago urte berria bada. Eskozian ondo dakite hori, eta Edinburgok urtarrilaren 1ean 30 kontzertu baino gehiago eskaini zituen hiri osoan zehar. Horien artean hiru euskal artisten emanaldia: Mikel Urdangarin, Olaia Inziarte eta Maren. Lehen aldiz, Eskoziako hiriburuak nazioarteko artistak gonbidatu zituen Hogmanay -urte […]
Mikel Urdangarin, euskal kulturaren enbaxadore Edinburgoko Hogmanay jaialdi entzutetsuan

Poz handiz eta ilusioz beterik partekatzen dugu zuekin guztiekin gure musikak datozen hilabeteetan izango duen ibilbide zirraragarria. Ohore izugarria da jakinaraztea Mikel Urdangarin Eskoziako Edinburgo hirian izango dela Urte Berriari ongietorria emateko, mundu mailan ezaguna den Hogmanay – First Footin’ jaialdian. Aurten, lehen aldiz jaialdiaren historian, kultura gonbidatu bat izango da protagonista agertoki berezi batean, eta Euskadi izango da ohore hori […]
Araba Euskarazen aurtengo kanta eta bideokliparen aurkezpena. Arbasoen su txikia (Etenik gabe)
Gaur aurkeztu ditugu Araba Euskarazen aurtengo kanta eta bideoklipa. Arbasoen su Txikia (Etenik gabe) da abestia, eta Mikel Urdangarinek jarri dio musika eta Kirmen Uribek letra. Abestiaren grabazioan, bere taldeaz gain, hainbat artistaren laguntza izan du Urdangarinek: Iñigo Etxezarreta (ETS), Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarri eta Modus Operandi), Jon Basaguren (Izaki Gardenak eta Pasadena), Libe […]
Araba Euskarazen aldeko kontzertuarekin abiatuko du Mikel Urdangarinek bere lan berriaren aurkezpen bira

Martxoaren 28an izango da, Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Araba Euskarazen aurtengo abestia ere kontzertu honetan aurkeztuko du. Kontzerturako sarrerak otsailaren 14tik aurrera jarriko dira salgai, arabaeuskaraz.eus webgunean
Mikel Urdangarinek Mundua eder proiektu berria aurkezten du, edertasuna ardatz duen lana

Mundua eder diskoarekin, Mikel Urdangarinek bere artearen mugak esploratzen jarraitzen du, euskal musikaren ezinbesteko erreferentea zergatik den erakutsiz, eta bere musikaren edertasun erresilientea munduarekiko konexio sakon baten bila dabiltzan guztiei helaraziz. Mikel Urdangarin, euskal musikaren erreferente nagusietako bat, ia hiru hamarkada betetzen ari da bere ibilbidean eta hori ospatzeko Mundua eder, bere hogeitagarren […]
Munduari begiratzeko. 20 urte ondoren berriro elkarrekin

2003ko udaberrian, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek musika eta poesia ikuskizuna aurkeztu zuten New Yorken. Uribek sortutako poemak, Urdangarinen musikarekin, gizabanako garaikidearen kezkak erakusten zituztenak. Zaharregia, txikiegia agian izenburua jarri zioten, euskarari buruz hitz egiten duen eta proiektu horren funtsa islatzen zuen poema bati erreferentzia eginez. Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariek lagunduta, esparru ezberdinetako […]
Finlandiako Basking Beat & Bite jaialdiaren hirugarren edizioan parte hartuko dugu

Abuztuaren 31tik irailaren 2ra egingo da eta Finlandiako bi hiritan ospatuko da, Tamperen eta Helsinkin.
MIN Sariak: Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Sarian hautagai Badena eta ez dena lanarekin

MIN sarietan Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Sarira aurkeztu dugu Badena eta ez dena lana. Martxoaren 22ra arte bozkatu daiteke.
Mikel Urdangarinek Badena eta ez dena diskoa aurkeztu du, bere kanturik esanguratsuenen bertsio sinfonikoak biltzen dituena

Badena eta ez dena Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mendeurrenean eta Urdangarinen 25. urteurrenean musika-industrian egindako proiektua da.
15 kantu biltzen ditu, horietatik 13 Mikel Urdangarinen errepertorioko enblematikoak, orkestrarako egokituak. Obertura eta gai berri batekin osatzen da.
Egokitzapenak Bingen Mendizabalen lan bat dira gehienbat, Bilbao Orkestra Sinfonikoak interpretatua, Iker Sánchez Silvak zuzendua.
Arrakasta handiz estreinatu dugu Badena eta ez dena, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin proiektua

Badena eta ez dena kontzertuaren lehenengo emanaldia eskaini genuen atzokoan.
Mikel Urdangarin eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren arteko kolaborazioa.
Kontzertuaren argazki bilduma jaso dugu.