100/25 BOS – Mikel Urdangarin proiektuaren lehen kontzertua eskainiko dugu Bilboko Aste Nagusiko lehenengo egunean, abuztuaren 20an, Abandoibarran.
Proiektu honekin Mikel Urdangarinek 25. urteurrena ospatuko du musikagintzan eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak 100. urteurrena.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak Mikelen abesti esanguratsu batzuk interpretatuko ditu eta disko bat grabatuko dugu elkarrekin.
Abestien orkestazio lana Bingen Mendizabalek burutu du. Koldo Uriarte izango da produktorea eta orkestraren zuzendaritza Iker Sánchez Silvaren ardura izango da.
Azken berriak jakin nahi?