Araba Euskarazen aldeko kontzertuarekin abiatuko du Mikel Urdangarinek bere lan berriaren aurkezpen bira
Martxoaren 28an izango da, Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian.
Araba Euskarazen aurtengo abestia ere kontzertu honetan aurkeztuko du.
Kontzerturako sarrerak otsailaren 14tik aurrera jarriko dira salgai, arabaeuskaraz.eus webgunean.
Mikel Urdangarinek iragan abenduan aurkeztu zuen ‘Mundua eder’ proiektu berria, edertasuna ardatz duen lana. Euskal musikaren erreferente nagusietako bat da musikari zornotzarra; ia hiru hamarkada betetzera doa bere musika ibilbidean, eta hori ospatzeko argitaratu du ‘Mundua eder’, estudioko bere 15. lana. Lan berri hau euskal kantariaren heldutasun artistikoaren isla da, urteetan zehar euskal musikaren ahots autentiko eta poetikoenetako bat bezala sendotu dena, euskal kulturarekin konprometitutako belaunaldi oso baten ordezkari ere bilakatuz.
Azken berriak jakin nahi?