Hitzetik kantura. Mikel Urdangarin eta Leire Vargas
Maiatzaren 10a, igandea, 19:00etan
Mikel Urdangarin musikaria eta Leire Vargas poeta elkartu egingo dira Izaskun Arrue Kulturunean, elkarrizketa, poesia eta zuzeneko musika uztartzen dituen proposamen batean. Sormen-prozesua, euskara adierazpide gisa eta hitzaren eta kantuaren arteko harremana jorratuko dituzte.
Formatu intimo eta dinamikoa, elkarrizketa eta pieza performatiboak uztartuz, publikoari hitz biziaren esperientzia entzun eta partekatzeko gonbita luzatzen diona.
Mikel Urdangarinentzat oso berezko lekua da “Poetak maiatzean” jaialdiko proposamen hau. Bere ibilbide osoan hitza, isiltasuna, emozioa eta musikaren bidezko narrazioa izan dira bere sormenaren ardatz nagusietakoak. Horregatik, “Hitzetik kantura” bezalako topaketa batek modu naturalean lotzen du Mikelen unibertso artistikoa: kantua ez da soilik melodia, hitzari arnasa eta sakontasina emateko modua ere bada.
Euskal musikagintzan ahots propio eta sendoa eraiki duen sortzailea da Mikel Urdangarin, eta beti erakutsi du euskararekiko konpromiso estetiko eta kulturala. Bere lanean, hitzak ez dira apaingarri hutsak: pentsamendua, memoria, barne mugimendua eta munduari begiratzeko modu bat dira. Horregatik, Leire Vargasekin partekatuko duen elkarrizketa honek zentzu osoa hartzen du, poesiaren eta kantuaren arteko loturak, sormen-prozesuaren barrunbeak eta euskarak adierazpide gisa duen indarra publikoarekin modu intimoan partekatzeko aukera emango duelako.
Formatu hurbil eta bizian, Mikelen presentziak entzuteko, sentitzeko eta hitzaren oihartzuna musikaren bidez berriz deskubritzeko esperientzia eskainiko du.
Azken berriak jakin nahi?