Taldekideak

Mikel Urdangarin: Ahotsa, gitarra akustikoa
Bingen Mendizabal: Zazpi kordako bibolina
Rafa Rueda: Gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, mandolina
Nika Bitchiasvili: Bibolina
Koldo Uriarte: Pianoa, mandolina
Fernando Alvarez Plagaro 'Sahiela Gazmaier': Bateria
Alex Ruiz de Azua: Perkusioa

Fitxa teknikoa

Formatua: CD
Iraupena: 62′ 44″
Grabazioa: Tio Pete estudioa (Urduliz, Bizkaia), 2007ko uztailean
Soinu teknikaria: Mikel F. Krutzaga

2007

Anek idatzi dit zutaz

Mikel Urdangarin bere disko berria besapean duela, argi erakutsiz heldutasuna, erotasuna eta arriskua ez direla hitz kontraesankorrak. Lehen, bigarren eta hirugarren pertsonako bizipen berriak kanta bihurtu eta“Anek idatzi dit zutaz” (2007) izeneko diskoan bilduta, berrikuntza ugariko lana osatu du kantautore bizkaitarrak, eta hauxe da hamar urte luzez bizitako ibilbide artistikoaren ondoren benetako heldutasuna lortu duela erakusten duen froga ukaezina: autoekoizpena. Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Koldo Uriarte, Nika Bitchiasvili eta Fernando Saiela lagun izan dituelarik, Alex Ruiz de Azua ekarpenak ere jaso ditu.

Partekatu ezazu

Facebook
Twitter
Email

Letrak

Anek idatzi dit zutaz
diño ondo zaudela
Oslon bizi zarela orain
hara ezkondu zinela
San Antoniotan,
Polpolera bidean
laino artean, bi amoradu
maldan gora…
jakin izan dut berandu
Ama izan zinen Maiatzan
Jon jarri diozu izena
jende onaren izena
San Juan gaba zan, erre zenituen bekainak
ezpan moreak, azken Waltz-a eta ardo
ona…

Anek idatzi dit zutaz
diño ez zarela aldatu
beti lez oinak aidean
kantatu eta dantzatu

eta ez nau batere harritu
zuk amesten jarraitzen duzu
nik oindik eskuak hotz ditut
Anek kontatuko dizu
Salda beroa, Urriko ferietan
Udaberri zan baina, Bilboko Plaza Berrian
agur maitea, altza kopa, bihotzak
gora…

Herrian, egunak argitu ez dauenean
hor doa Sebastian, aguro lanera
esnea etxez etxe banatzera
larreko behi esne ona

maite dogu Sebastian
etxera datorrenean
Baina gaur, burumakur dator
gaur, isil isilik dago
gaur, ez da betiko gizona

Goizaldero, bostak joten dabenean
behia jaisten dau semerik gazteenak
esne gitxi emoten dau behiak, aspaldian
sikatu ei da belarra

Maite dogu Sebastian
etxera datorrenean
marmita bete esne
gurdiaren gainean

Baina gaur, burumakur dator
gaur, isil isilik dago
gaur, ez da betiko gizona

baina gaur…

Argentinako glaziarrak
atzean utzita
Bermeoko itsaslabarrak
gomutan hartuta
Aralarko harrespilak
burdinazko odeiak
aldean lurra daramat
marrubi landara

eskuak patrikaretan, oinez eta txistuka
elurra da bide ertzean, aspaldiko kantu hura
zugana banoa, etxera banoa

etxea eraitsi zidaten
modu okerrean
umezurtz agertu zeure
begien aurrean
bizar zuriko gizona
marinel antzean
ametsak berberak ziren
haurra nintzenean

eskuak…

Hegazkinak zeruan
Patrol berdeak mugan
Berba arrotzak udan
Behelainoa neguan…

Leiho bako bihotzak
Lizuntzen ditu hotzak
Iluntzean,
Itzartzean… ta noznahi
Iluntzean,
Itzartzean… be bai.

Loa,
morfinadun suge
Loa,
osatzeko zu be
Loa,
izan naiten zure
Loa…

Esan bako guzurrak
Ispilutik begira
Zelan lisatzen dira
Arimako izurrak?…

Agor deukoz ezpanak
Ezagutzen ez danak
Norberegan
Nor zelan dan… denboran
Norberegan
Nor zelan dan… nor dan.

Loa,
morfinadun suge
Loa,
osatzeko zu be
Loa,
izan naiten zure
loa
Zeruan hegazkinak,
Arratsaldea jausten,
Gaba egunaz jolasten,
Geografia ezberdinak…

Ez dago mundu zaharrik,
Zu ta biok bakarrik
Iluntzean
Itzartzean… ta noznahi…
Iluntzean
Itzartzean… be bai.

Loa,
morfinadun suge
Loa,
osatzeko zu be
Loa,
izan naiten zure
loa…

Udaberri anker batez
partitu nintzen,
Sanjose lorak ernetzen,
arrastiak hiltzen…
Soinujole itsu bat plazan,
galtzerdi zuriak…
Memorian hormatutako
irudiak.

Lurmutur nimi o bat
itsaso handi berdez,
Kubiertan zigarroak
erdibana errez…
Eta han non gure begiek
ikusten ez zuten,
libre izango ginela esan
ziguten.

Lur arrotz zabal baten
laino geldoei beha,
balaka mintzo zen han
libertadea…
Ai, negua… Domeka luze,
gure aberria:
ardoa, bular epelak…
Herria…

Udazken bat edo beste
joan da geroztik.
Arratsero arimaren
eske datozkit.
Gaur balitz lez, aditzen dut
nire memorian
soinujole itsu baten
melodia…

Orain inurriak
kontau gura dodaz
lokartu aurretik
olgetan badoaz
goiz itzartuta be
dagit irribarre
lehen ametsa zana
amets ez danetik.

Mundua ez dala
horren arraroa
txikitu dalako
uteak naroa
eskuei begira
handitu egin dira
neure besoetan
hartu nebanetik.

Gaur bizitza dator
ogi samurtean
barretxu ta usain
lehertu beharrean
hau gosea, ama!
asetu ezin dana
hamaika mosutan
jaten dodanetik.

Poz barri batera
jaioten ari naz
inoz galdutako
ilusinoagaz
dana ez da zelai
baina loratsu bai
lapiko txikiak
urtzen nauenetik.

Alde egin dau lehengo
hainbat bildur txikik
ta mamuak datoz
kortinên azpitik
damuak auzoan
gu aro gozoan
trenak agurtzea
jolasa danetik.

Maite dogulako
ilargi betea
eta egunero
barre egitea
taupadaz taupada
aberatsak gara
urrezko laztanen
jabe garenetik.

Zurekin egon nahi nuke
hondartzako itzalean
marteko iturrietan
sumendien azalean
maitasunaren kalean
gauaren lehen portalean
egotea delitu den audientzi nazionalean

Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan
ametsak kondenak diren amets gaizto honetan (Bis)

Zurekin egin nahi nuke
mundu bat ondarralean
barrikada bat elizan
altare bat magalean
maitasunaren kalean
gauaren lehen portalean
egotea delitu den audientzi nazionalean

Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan
ametsak kondenak diren amets gaizto honetan (Bis)

Zurekin izan nahi nuke
liburu bat apalean
korsario bat baineran
olatu bat kresalean
maitasunaren kalean
gauaren lehen portalean
egotea delitu den audientzi nazionalean
gauaren lehen portalean
egotea delitu den audientzi nazionalean

Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan
ametsak kondenak diren amets gaizto honetan
(Bukatu arte)

Mende lauren bat zelan bete dan
pentsetan be hain da gatza
zorrontzan bazan esakera bat
gatza eta berakatza
guretzat Gatza zara zu eta
izango be aurrerantza
fintasunaren berakatza ta
bizitasunaren gatza

mende lauren bat, aurrean hormak
eta zigorrak atzean
eta zu hortxe, diamantea
sarturik legez atxean
imaginatzen zaitugu zeure
ziega estu baltzean
giza ardatzik makurgaitzena
gatzean eta latzean

mende lauren bat, bizi erdi bat
iruntsi dauen osina
herri bategaz egitearren
askatasunaren zina
etsita behar zendun oraingo
ez bazina, ez bazina
Amaren odol, Aitaren azal
gatzaren ustelezina

Panderuaren gizona, ona, ona
udaberriak emona, hona, hona
ibilkera elegantea, gizon inportantea
Nevadara joan gabeko Indianoa

gaur ere pasiatu da Zalduondotik Olaztira
bere panderu berria, zaharrei erakustera
panderu distiratsua, Vigon erositakua
haur bihurrien eskua, lujozkua

itzali dira argiak
itzartu dira begiak
berdeak eta urdinak
hau, den hau hastera doa…
bai, bera da, maisua zuriz jantzi da
dantzan hasi da, zapata zaharren distira
taula gainean

gaur ere jaurti du basoa, errioxako ardoa
neurri motzeko banangoa, zango eroa
zaintzeko, behingoz zaintzeko, hala esan dio medikuak
albo batera uzteko, arriskuak

panderuaren gainean, kutxileria kalean
sinesgabeen aurrean, azken agurra
alboka eta biolina, kitarra eta soinua
abeslari itsusion kariñua

Itzali…

Uda heltzear da laztan
luzatu jaku eguna
atzorarte baina, hotza zan hemen
Gasteiz bitxia da

gaur hilobak bisitatu ditut
hauek be nola hasi diran
Asierrek urduritsu urten dau
Unai trankila da
Gauean, ohean, ametsak alkar batzerakoan
hain gertu, hain urrun,
hain urrun, hain gertu,

Ekainaren 6a da laztana
barri onik ez irratian
poetak galdu samar dabiz
erreinu honetan

Iñakiren taberna itxi dabe
nekatu dala diñoe
danok bere aurrerantza goiaz
bizitza honetan…
Gauean, ohean, ametsak alkar batzerakoan
hain urrun, hain gertu
hain gertu hain urrun
kantu bat, aidean
nire besoak zeure altzoan
hain gertu, hain urrun
hain urrun, hain gertu

Begitu
poza dario gaur geure jenteari,
zure aitak
ez dau hutsik egin egun handian.

Dotore
Bogart inbiditan erreko litzake,
korbata,
gaur be neuk baino hobeto daroazu.

Dantza bat
zeure bihotza be dardaraka daukat,
biak bat
izan gara ametsa beteteko gai.

Amaren
argazki makina keinuka ari jaku,
heldu ondo,
irudi ederrena emon daiogun.

Argitzalaren, seme zer garen
hau zuri baltzean
Itzal argitan garena bitan
hau zuri baltzean

Gaur gabaz
mozkortuko al gara gure lagunekaz
goizean
bizarra egingo deutsagu alkarri.

Laztana
bizitza dot zeugaz dantzan egitea,
egin daigun
maitasunak inoz banatu arte.

Argitzalaren seme zer garen,
hau zuri baltzean
Itzal argitan garena bitan
hau zuri baltzean

Dela bost mende
azaroan izan zen
Ibaian behera
Arraunean joan ginen

Uharte eder
eta urrun batetan
Zeruak eta
Urak bat egin zuten

Euskaldunen uhartean
Hil ala bizi, bizi ala hil
Gure bizia-gatik
Arriskatzen dugu bizia
Gure bizia
Arriskatzen dugu guzia
guzia

Ziento bat jende
Besterik ez baginen
Gure hizkuntza
Bat bakarra genuen

Gizarte berri
Eta txiki haretan
Jainkoaz bezain
Satan beltzaz oroitzen

Euskaldunen uhartean
Hil ala bizi, bizi ala hil

Euskaldunen uhartean
Hil ala bizi, bizi ala hil

Ur eta lur, hegazti eta animalia berriak
hazi ditugu,
eta gure amets alargunei
Agur
esanda
Sokak hautsi eta haizeak gure oihalen
Sabela bete du
Noizbait erdituko den
Bizi berrirantz….

Arratsaldeko ordu gorrian
Kaleak hutsik dagoz herrian
Bide ertzean auto-iladak
Alkar agurtze ta besarkadak
“Ongi Etorri” dinosku Ritak
Gura al dogun jan-edanik…
Mekoletako ekainak barriz
Hartu nahi gaitu hosto-zabalik

Bittor kontari sorgin ta barrez
Gazteak dabilz okela errez
Mahaia ornitzen ogiz ta ardoz
Isil-isilik Txoni ta Tarros
Bete sabelok, goazen lagunok!
Goazen koplari etxez etxe
Teilatuetan ilargi-narruz
Jauzika doan katua letxe

Artxik damosku ardao gorria
Goiatzek barriz ondoetorria
Plazara heldu garenerako
Jendea dabil buelta ta salto
Maik altxatu dauz aurreko hankak
Ta fandangoan hasi jaku
Geuk be aproba ein gura dogu
Ia nork hankaz gora dantzatu

Josuk hartu dau soinua eta
Laster hasi da biribilketa
Aintziran igel bat, bi kantari
Derrepentean bi milioi ta bi
Leihora urten dau eguzkiak
Oilarra mutu gu gaupasan
Haize leun bat lagun lo hartu
Eta loratu gara bedartzan

Kantuak

Multimedia

Mikel Urdangarin &#039Loa&#039 - Hotel Benevento, La Plata (Argentina)
Mikel Urdangarin 'Loa' - Hotel Benevento, La Plata (Argentina)
Mikel Urdangarin "Anek idatzi dit zutaz"
Mikel Urdangarin "Anek idatzi dit zutaz"
Inurriak. Mikel Urdangarin
Inurriak. Mikel Urdangarin
Zurekin (Mikel Urdangarin)
Zurekin (Mikel Urdangarin)

HARPIDETU ZAITEZ

Azken berriak jakin nahi?