Formatua: CD
Iraupena: 45′ 05″
Kodea: GH 011
Grabazioa: Entzun estudioa (Bilbo),1998ko udazkenean
Soinu teknikaria: Txema eta Goiko
Azala: Mel Mardaraz
Lehen lanak lortutako arrakastaren ondoren, 1998. urtean “Badira Hiru Aste” argitaratu zen. Testu gehienak Mikelenak dira, baina Iñaki Aurrekoetxea eta Arkaitz Estiballesen ekarpenak ere ageri dira bertan. Musikaren alorrean, hainbat laguntza jasoko ditu: Jonathan Bews biolin-jole eskoziarra, Luis Caminoren perkutsioak, Pello Ramirezen celloa, Iñaki Zabaletaren pianoa, Josu Zabalaren akordeoia, eta abar.
izkin hontatik idazten dizut
azken aldian bezala
egia da bai sasoi honetan
hotza egiten duela
neska gazte bat ezagutu dut
hiru aste badirela
esango nuke bere begiek
erraz sorgindu nautela
azken bidai hau ez duzu izan
etxe ondotik ihesa
nigandik hurrun aurkitu arren
hara itzultzeko ametsa
zuekin beti oroitzen banaiz
ahaztu naizenik ez pentsa
sentimenduak esaten baina
ez da hain gauza erreza
orain goizean pozik hartzen dut
mendebalderako trena
harrizko zoru ahaztuetan
biderik eta zaharrena
bizitzak sarri erakusten du
badena eta ez dena
inoiz latz hartu banindu ere
gaur gozo hartu nauena
lantzean baina, egun luzeetan
bihotza egoten da triste
agindutako promesa hura
ezin kunplidu nezake
“loriak udan” kantatzen baitut
inoiz gutxitan ez uste
letrak ez ditut oraindik ahaztu
akordatzen naiz hainbeste
20 urte itxaron nituen
mundu hontara sortzeko
gau izartsu bat izan zen
hodeiren bat tarteko
barraketako kitana hura
iratzargarri bailitzan
gerria eta bularrak
haren esku finak
eta biok etzan ginen
izarrak so zirena
ta une batez egin nuen
gau hura nire
letra hauek idatziko ditut
testamenturako
semealabek jakin dezaten
beren aita nor izan zen
“Zerraldo” deitzen zidaten
goitizenen herrian
hoiek denak erratzen ziren baina
erratzen ziren
Ardoak utzi zidanean
Maitatu nuen bera
Beste inungo neskarik ez bezala
Ez bezala
Letra hauek…
ilunaren arerio
egun argian jario
atzo gauean gozatuari
zure usaina dario
zeru gainean bi laino
zoaz, eguzki, goraino
zelan ez dekot beste gogorik
zeuri kantetako baino
soloa loraz polito
nor ez da udabarriko
zain nago zure udagoiena
barriro noz etorriko
asuneri udararte
krabelina batu jake
hain lotsatia ez bazina bai
zu biluztuko zinake
badator gaua astiro
badeko nahiko motibo
maite nozula dakidan arren
esan eistazu barriro
haizeak ohiko egarriz
leizarrak dantzan darabiz
eskuok zure azal gozoa
omendu gurean dabiz
kirikolatza karreran
iturria non ete dan
laztana maite zaitudalako
behar dot zuretik edan
begetarianoan sartu ginen biak, eguerdiz,
astelehena, menuz
buffeta, espinakak, lasagña berdea eta sagar
pastela amaitzeko
bapatean tropela, sei direla, ta atzetik figura beltzak
atera zituzten denak ta gu beraiekin bat, bildur,
laztan bat hartzeko
hankak zabalik eta Opel Corsa-ren kontra, ezin
heutsi igurtzeari
gazteok lurran kontra, ixilik eta izerditan, liburuak
baztar
baten hamasei, hamazazpi, egun hartan kaleko
hautsa daztatu zuten
eta espinakak hozten, ta parteak igurtzen,
beltzuneak urduritzen
“¿y tu documentación?”, eskerrak karneta etxean
ahaztu ez dudala
“¿y tu documentación?”, barazkirik ez, hauek
haragijaleak dira
ordu laurden luzean diagonalean, itzalak
arroagotzen, ah ze
sentimendu handia, ezintasun osoa, hain hurbiletik
sentitzen
zure auzokidea izan litekeena zu mendekotzat
hartzen, nola
nola inpotentziak, zure oroimenean destaina
hiltzatzen duen
egunak joan dira eta, ahazteko daukat dena,
denborak dena
osatzen du
mejikanora goaz orain, hara doanak mariachi-z eta
lasai afaltzen
du hura gertaera hutsala izan baizen minezko
paisaia baten, nola
nola inpotentziak, behin sentitutakoan, geroa
errezten duen
“¿y tu documentación?”…
zazpi urteko irriño maltzurra
aurretik gertakizun irudikaezina
beso helduetan kulunka dabil
inoizko geroaren balaztan
abaila izugarrizko irudiz osatutako
uneez aseta dago haurra
ta elkarrekin laban, ta elkarrekin laban
ta barruan pilatzen dira denak
lurrean zutik, arima kulunka
haurtxo bat daraman itzal arraildua
behin menturaz jokatutakoaren karian
jaiotzean markatuak direnen gisan
suntzituko zaituen galdan barrena
gozamena erabaki ororen jabe
datorkeena saiheztu nahiz bezala
nahitaezko patuari kasu egin ez bezala
ustekabeak, damuak, batera zentzu
osoa hartzen duten une horretan
kuriosidade hutsetik harago
barrurantz doazen begiraden aurrean
gau bateko ipui ataltxoa
gozamena erabaki ororen jabe
aski, pozoia zainetan sartzeko
aski, pozoia zainetan sartzeko
zazpi urteko irriño maltzurra
aurretik gertakizun irudikaezina
beso helduetan kulunka dabil
inoizko geroaren balaztan
abaila izugarrizko irudiz osatutako
uneez aseta dago haurra
ta elkarrekin laban, ta elkarrekin laban
ta barruan pilatzen dira denak
lurrean zutik, arima kulunka
haurtxo bat daraman itzal arraildua
behin menturaz jokatutakoaren karian
jaiotzean markatuak direnen gisan
suntzituko zaituen galdan barrena
gozamena erabaki ororen jabe
datorkeena saiheztu nahiz bezala
nahitaezko patuari kasu egin ez bezala
ustekabeak, damuak, batera zentzu
osoa hartzen duten une horretan
kuriosidade hutsetik harago
barrurantz doazen begiraden aurrean
gau bateko ipui ataltxoa
gozamena erabaki ororen jabe
aski, pozoia zainetan sartzeko
aski, pozoia zainetan sartzeko
idazlea urari begira
haize bortitzak etengabe sortzen
doinu bat olatuetan marrazten
leitzen du urazal gainean
behazuna neurtitzak zorrozten
dantzarien oinotsak aidean, ur gainean
idazlea, narruzko jantzian
luma dantzan urari begira
maitea, oroitzapenetan dirdira
gabezian, minduta bezela
diru hotsak beren ausentzian
kantua, zor zaizu laguna, ordainetan
Lekandapean urduri
Otsoek hainbat ulubi
Herri bakarra bagara ere
Ikusten dodaz mundu bi
Estartan azagarie
Gitxi lez bitxo argie
Batzuentzako guzurre dana
Besteentzako egie
Saguek ona ta ara
Hustu dauskue ganbara
Lapur handiek kalean dabiz
Ta txikiek kartzelan
Bele baltzak zozoari
Sarri jabilko kantari
Noz arte egon beharko dogu
Tiraka hil kanpaiari
Mendien kukuak kuku
Ta oilarrak kukurruku
Berba ein behar dogun unean
Zergatik gagoz gu mutu?
Mirue dau pikondoan
Ta katue sutondoan
Urrin dauena noiz egongo da
Maite dauenan alboan
Animalien artean
Bizi gura dot bakean
Inoren menpe egongo ez dan
Aberri aske batean
Hodei artean marmarrak
urrun joakuz antzarrak
eurek eroan dagiezala
gure pena ta negarrak
kalean orbela erortzen, erortzen
betazpian bentanarean
haizeak ateak zirikatzen
eta orbela jausten, jausten
Gaur gurutzatu gara
Sarritan antzera
Su bertan jezarrita
Ni kalean behera
Zure itxura ez da
Betiko berbera
Begien tristezia
Ohikoa ote da
Gaur ondora natortzu
Lagun egitera
Ez al daukazu seme
Inorako asmorik?
Lagunengana noa
Ez dago presarik
Zeuk be bazenduala
Dantza kuadrilarik
Ta urteak doazela
Konturatu barik
Zoaz gazte ez galdu
Nigaz denborarik
Esku hartu deutzut
Egunon amama
Zelan dabil gaurkoa
Gure auzoko dama
Aurpegi zimurtua
Present iragana
Berbarik ez, keinu bat
Zuzendu nigana
Irribarre honegaz
Esan dozu dana
Atzo larogeitabost,
Soinean jantzia
Zeinek esango leuke
Hain maja ikusita
Lobak ein eutzuela
Egunez bisita
Baina gaur bizitzagaz
Eukiela zita
Beitu amama zelango
Oskarbi polita
Denboraren jagole
Ta haren menpeko
Poztasunik balego
Zeugaz banatzeko
Musu bat emon doutzut
Irri bat hartzeko
Biharko lotu gara
Kartetan eiteko
Irabazita ondo
Galduta hobeto
banoa bakarrik
ikusi arte
ez nuke hasi nahi
adio eske
ez dira pasako
urteak hainbeste
nire ausentzian
zaindu zaitezte
olerki batzukin
nator zugana
errekiema aspaldi
idatzi zidana
zugandik jasoa
zuri emana
sortu ez dakidan
halako zama
behin batean zure
kaleetan sortu
zertarako baina
semetzat hartu
gaztetan nintzaizun
gogoz oldartu
kitana batekin
nintzen elkartu
baita piztu ere
zure amorrua
pobre izateak
zuen errua
hura sorgina eta
ni deabrua
han sortu genuen
deskalabrua
gero jaio ziren
semealabak
haiekin batera
barru ikarak
laister ixildu ere
herriko aldabak
han amaitu ziren
killin-go gabak
orduz hasi nintzen
erruz edaten
onoan nuenari
gaizki esaten
ito izan banintza
ardo upel baten
sorginak eurekin
eroan nintzaten
agurrik ez, soilik
ikusi arte
denbora joan zait
osasun truke
sorginak urduri
hainbeste urte
nire bila edo
esango nuke
grabatu bat kobrezko orrian
irudiak dantza egiten
mundua, kantu laburretan
irakurtzen, ikasi zuten
berarena, adats gorria
argi eta urre kolorez
kantu motzak, mundua errez egiten
hiru urtez, maitatu ziren
diska zaharra ilun kolorez
nota soilak hautsez bustita
bidaiatzen berdetik berdera
noiz itzuli, amets egiten
jaunak, hau bai edari goxoa
arimen iratzargarri
egin dezagun azken tragoa
atea itxi aurretik
haserre joan zaizkigu emazteak
beren izenak madarikatzen
azkena egin dezagun mutilak
abisua jo aurretik
mundura sufritzeko ez ginen jaio
ezta gutarrak jagoteko
azkena egin dezagun agudo
infernua gure zai dago
Azken berriak jakin nahi?