Formatua: CD
Iraupena: 61′ 05″
Kodea: KD-707
Grabazioa: Elkar estudioa (Donostia), 2005eko udan
Soinu teknikaria: Mikel F. Krutzaga
Produkzioa: Mikel F. Krutzaga, Mikel Urdangarin
Azala: Juanma Aramendi
Itxurazko atsedenaldi baten ondoren, zeren ez baitio sekula lan egiteari utzi eta hainbat proiektu desberdinetan parte hartu baitu, “Dana” argitaratu du orain (2005), bere diskorik eklektiko eta elektrikoena. Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Pablo Tato eta Fernando Saiela lagun izan dituelarik, Pello Ramirez eta Koldo Uriarteren ekarpenak ere jaso ditu, baita Mikel F. Krutziagaren ko-produkzioa eta Kirmen Uriberen testuak bi abestitan.
Ezin esan maite,
ezin esan eder,
ezin esan elkar,
ez zuhaitz, ez lur, ez bihotz.
Ezin esan.
Kolpe bat sentitu dut bihotzean,
tiranoak giltzapetu nahi digu hitza.
Maite zaitut diostazun bakoitzean, baina…
Ezin esan libre,
ezin esan berdin,
ezin esan elkar,
ez zuhaitz, ez lur, ez bihotz.
Ezin esan.
Kolpe bat sentitu dut bihotzean,
tiranoak giltzapetu nahi digu hitza.
Maite zaitut diostazun bakoitzean, baina…
Ezin esan maite,
ezin esan eder,
ezin esan elkar,
ezin libre,
ezin esan anai,
ezin maite.
Abendua da Andra Mari Zuriaren plazan,
kafea hozten daukat aurrean.
Tabernako leihotik ikusten da mundua,
denak azkarregi doaz.
Dublineko Nereak, goizero bezala,
oparitu dit bere irria.
Eskerrak aingeruak badirela gurean,
zinez bejondeiela!
Hau oraindik ez da amaitu,
entzuidazu, maitea,
nik eman izan banizu,
zuk behar duzun bakea.
Bai, oraindik gordetzen dut
azken eguna zeugaz
isilpean pasa gendun
itsasoari begira.
Esaten dute uda iragan ostean,
baretu ohi direla bihotzak,
baina nirea erruz gogortu nahi didate
haizeak eta hotzak.
Bart esna pasatu dut, pentsamendua zugan.
Aspaldi ez nau laguntzen loak.
Atzerako biderik ez al daukate salgai
bizitzaren azokan?
Hau oraindik ez da amaitu,
entzuidazu, maitea,
nik eman izan banizu,
zuk behar duzun bakea.
Bai, oraindik gordetzen dut
azken eguna zeugaz
isilpean pasa gendun
Itsasoari begira, Lekeition.
Azkenean heldu naiz zuganaino.
Azkenean heldu naiz zuganaino
lehorretik itsasoraino,
garoatik kalimaraino.
Eta orain zer egin behar dut,
aurrean ikusten zaitut.
Urduri hurbildu nauzu,
lehengoa ote zara zu?
Behin begiratu ninduzun,
Irrikaz osatu ninduzun.
Eta indarrak hartu nituen,
eta oinez lasai hasi nintzen,
baina ezer gutxi nekien
zutaz.
Maitia erantzun egidazu, arren,
koldarrez inguratu baino lehen.
Erotu ez nadin bilatzen,
kanta dezadan behin bazen.
Zalantzak baditut oraindik,
erraza ez dena badakit.
Eta indarrak hartu nituen,
eta izarrak batu ziren,
Nahiz eta zu han eta ni hemen,
sartu nintzen zurera.
Maitia erantzun egidazu, arren,
koldarrez inguratu baino lehen.
Erotu ez nadin bilatzen,
kanta dezadan behin bazen.
Maitia erantzun egidazu, arren,
adorea lurrundu baino lehen.
Galdu ez nadin zutaz galdetzen,
Kanta dezadan behin bazen.
Gaur goizez prestatu dizut gosaria,
mahai gainean intxaurrak, kafea eta ogia.
Joan zara ohi bezala eskolara,
umeak oliba begiekin sorgintzera.
Mamuak, haientzat hemen ez da lekurik,
lagun berriak eta eskerrak eman bizitzari.
Agian, hemen dukezu zure kabia,
sustraiek atzeman dute lur berria.
Negarrak esan dit zutaz agurtzeko,
joan dela eta ez dela luzean itzuliko.
Sendatuko dizkizu itsasoko urak zauriak,
orbainak lehortuko dizkizu eguzkiak.
Maite zaitut, inoiz maitatu ez banu bezala.
Maite, bakarrik behin maitatu izan banu bezala.
Gaur gauez jantziko duzu pijama zuria.
Bihar goizez nik prestatuko dizut gosaria,
mahai gainean intxaurrak, kafea eta ogia.
Nire titiak txikiak dira, begiak biribilak.
Zure zangoak, luzeak eta freskoak,
iturritik behera datorren zurrusta bezala.
Hozka egin dizut saman,
sendoa duzu, heldu gabea oraindik,
intxaur erori berriaren antzeko.
Gainera igo zara, musuka hasi sabelean,
uhin umelak barreiatu dizkidazu azalean,
orain hemen gero han,
ekaitza hasi baino lehen erortzen diren
lehen tanta lodiak bezala, pla, pla, pla
Lo geratu gara, bizkar eta bular,
biltzen diren moduan ezpainak
hasperenaren ostean.
Dakarretik Milaneraino,
Milanetik Gasteizeraino
haizeak ekarri ahal zaitu.
Gizon atsegina,
bost urteko herrimina
hain daroazu isilpean.
Helduko da eguna,
mundua goitik ikusiko duguna.
Gure zeru zabaletik hegan.
Hegan.
Gaur eskatu dizkizute paperak,
infernutik mehatxuak eta galderak,
izatez ez baitzara gutarra.
Bahitu zaitu poliziak,
baina ez dira ohartu koittaduak
Zuk txikitan ikasi zenuela
hegan.
Egon lasai, laster bagoaz
atzean utzi zenuen lekura,
besoetan har dezazun semea.
Helduko da eguna,
Afrika hurbiletik sentituko duguna,
haizea lagun, eta bihotzak hegan.
Etor zaitez nigana,
entzuidazu laztana,
gaur baduzu garaia
altxatzeko.
Hala nahi duenari
lanbroa erne dabil,
azal laztuari ur
emateko.
Haize, harri eta euri
joan zitzaizkizun zuri.
Gaur lehor dira hezur
Eta haragi.
Bukatu da morrontza,
izua eta lotsa.
Arima eta bihotza
bizi dira.
Hemen zaitut osorik,
nire aurrean zutik.
Joan zen garaia ihes
egiteko.
Itzali kriseilu hori,
izarra da emari,
Lehengo bazter ilunak
argitzeko.
Etor zaitez nigana,
lo egin daigun laztana.
Oraindik bada denbora
esnatzeko.
Haizean dago gaur zure muga,
Bihotz erdibitua zurea,
Malko lehor hau, lur akitu hau,
Sendatuko da, berdatuko da, loratuko da,
Zugan, nigan.
Izarrek argitu zuten gugan,
eta aurkitu ginen Saharan.
Lur arraildu hau, lur zigortu hau, sendatuko da,
bihurtuko da eta biziko da zugan, nigan.
Zu lur zara
ur zara,
zuhaitz zara,
dana.
Aingeru zara,
ederra zara
zu ona zara,
dana.
Hau da egün ederra
Mila txorien kanta
Zuari ene erregina
Besoak zuri deituzut para.
Baratze bat nahi deizut egin
Amets segeretuenekilan,
Liliak egun jauntsi ederrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.
Gau beltz ta sakonetik
Elkitzen nauk hozturik
Bihotza hain tristerik
Hitaz usu berantetsiturik.
Baratze bat nahi deizut egin
Amets segeretuenekilan,
Liliak egun jauntsi ederrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.
Karrosa bat hor dugu
Kanpoan gure haiduru
Ez gal haboro denbora
Hiskor beitago amodioa.
Baratze bat nahi deizut egin
Amets segeretuenekilan,
Liliak egun jauntsi ederrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.
Maitarzun berriari
Ilargiak du argi
Emanen deiku aski
Guk elgar maita dezagun beti.
Baratze bat nahi deizut egin
Amets segeretuenekilan,
Liliak egun jauntsi ederrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.
Zu eta ni,
zeinek esango zigun
Eroriko naiz, erori,
bai ere barriro jaiki.
Joango naiz, joan, hori badakit,
bai ere zure gogoan bizi.
Amaren keinu samurra,
aitaren esku sendoak.
Anai-arrebok jolasean,
egun luzeak oroimenean.
Agian, inoiz izango gara.
Agian, inon izango gara.
Agian, herri izango gara,
Agian, bihar izango gara irri.
Arrasto txikiak lokatzean,
udako azal errea.
Haurrak gineneko argazkiak,
amama eta biok baratzean.
Ibiliko naiz, ibili,
bai ere zure altzora iritsi.
Joango naiz, joan, hori badakit,
bai ere zure gogoan bizi.
Agian, inoiz izango gara.
Agian, inon izango gara.
Agian, herri izango gara.
Agian, bihar izango gara irri.
Kantatu nahi dizut orain,
entzuten zaudela.
Nire ondoan irribarretsu, gazte berriz,
besarkatu nahi zaitut orain.
Senti zaitzakedala,
atsedena hartu, zure altzoan bare.
Eta eskerrak emon, eta ez itxaron
beste segundo bat ere
Maite zaitut esateko, maite.
Sentitu nahi zaitut orain,
besarkatu, ilea usaindu, orraztu,
Eskua eman.
Negu baltz hau legun,
hezurren hotz hau ken dezazun.
Zahartzen ikusi nahi zaitut, oinez lasai,
ilobak ezagutu, besotan kulunka ditzazun.
Eseri zaitez hemen neugaz, hartu arnasa,
igaro da txarrena, badakizu, nik hala uste dut.
Zer deritzozu, beraz,
aurrera bagoaz oinez, lasai.
Kantatu nahi dizut orain,
entzuten zaudela.
Nire ondoan irribarretsu, gazte berriz.
Azken berriak jakin nahi?