Taldekideak

Mikel Urdangarin: Ahotsa, gitarra akustikoa
Koldo Uriarte: Pianoa, sintetizadoreak, programazioa
Ángel Celada: Bateria

Fitxa teknikoa

Formatua: CD
Iraupena: 42′ 29″
Kodea: BI 1759-2012
Grabazioa: Garate estudio (Andoain, Gipuzkoa)
Soinu teknikaria: Mikel F. Krutzaga

2013

Azula

“Azula“(2013), lan intimoa da. Oso barnekoa eta oso gertukoa. Saiatu naiz, hala ere, idazterakoan distantzia bat hartzen,
nigandik urruntzen. Saiatu naiz berekoikerian ez erortzen,
istorioak, nolabait ere, nibertsalizatzen. Eta, beti ere, identifikazioa lortzera bidean… Betikoaz ari naiz hitzetan barrena baina, betikoa egunero da ezberdin.
Saiatu naiz ere intimotasun hori musikaren bitartez leuntzen; deskribatu nahi izan ditudan barne mundu ikusezin horiek ahalik eta egokien margotzen, hitzei tarteka darien iluntasuna arintzen eta argitzen. hitzei tarteka darien iluntasuna arintzen eta argitzen. Eginkizun horretan lagundu naute Koldo Uriartek (Piano eta sinteak), Angel Celadak (Bateria) eta Mikel F. Krutzagak (soinu teknikaria).
Kantuetan, orain arte nire lanetan ageri ez zen sonoritatea lortu dugula esan nezake, formatu berriak eraginda, zalantzarik gabe. Hirurok batera grabatu ditugu abestiak, zuzeneko bat balitz bezala, freskotasuna eta benetakotasuna lortzeko asmoz. Lan intentso eta dinamikoa marrazten asmatu dugula pentsatu nahi nuke.

Partekatu ezazu

Facebook
Twitter
Email

Letrak

Gauez jaiki naiz, sabaian behera
euria ari du.

Kafea baltza, begiak lurrun,

euria ari du.

Nahi nuke amets

nahi nuke lo

itzartu gero

ta oroitu ez

burutik kendu

irudia

sabaian behera

datorren euria

Mahai gainean
ordu joanak,
ogi birrinak.
Nire barnean
gela bat hutsik,
itoginak.
Nahi dut aterki
bate(a)n bildu
ta kiribildu,
berriz umeki
neuk ez baneki
hautsi naizela
tanta bat lurrean
bezala
puskak biltzeko sasoia da
egurastu
dena
ez dut gehiago euririk nahi
sabaian
behera
nahi nuke amets
baten bildu
ta kiribildu
ta oroitu ez
burutik kendu
hautsi naizela
sentitu atertu
berriz hasteko sasoia da
zutundu ta
aurrera
ez dut gehiago euririk nahi
sabaian
behera.

Eguzkiak erre dizu behatza,
azala zuritu mila urteko gatzak
“Luze dirau esperantzak gurean”
Zenioen edertasun horizontalean.
“Maite dut oharkabeko hego haizea
Irailan zelatan dagoen gaba luzea
Zure gogo isilean arakatzea”
Zenioen edertasun horizontalean.
Zure printze azula gardendu da maitea
Galdu du kolorea, den dena du gargena
Ez zaio ikusten bihotza, ez dira nabari zainak
Ageri du iragana inoiz ahaztua izana.
“Ez aterperik bila erruan
Bada beste ukendurik munduan,
Libre nahi zaittut baina nire barruan”
Zenioen edertasun horizontalean.
Zure printze azula egin da ikustezin
Begiak itxita ikus liteke soilik,
Han bila nazazu amets galduen artean
Han aurkituko nauzu ezagun duzun lekuan.
Uki nazazu laztana
Kolorea emaidazu
Bizi zenuen printzea nolakoa zen badakizu.

Berun zeru udagoiena
iparra zorrotz negu auhena
leihotik
eremu laiotza
eguteramin
taupaka bihotza
lautadan galsoroak lo
ezkilak mutu, ostertza lauso
troiatik
etxera bidean
gatibu
sorgin gurpilean
hain izan da luzea
bueltako odisea
laster han
han non gogo errariak duen pausalekua
han non gauez entzuten den sirenen kantua
han non lurrak dagien ertza
han non ez zaren
inoiz arrotza faroa.
talatik dardarka
han ulises,
han dago itaka!
zure hezurren aingura
gaueroko lur hura
beti han
han da mila aldiz kulunkatu
zaituen portua
han dago zure zati bat
txikotaz lotua
han non dakizun etxea
ez dela barkua
han non gauez entzuten den
sirenen kantua

Kalean
argiek dardar
lokamutsik ez
izarapean

Negu min
harri eta izotz
zuretzat, berriz
hegohaize da
Kantu bat
maite jolasak
Noiz egin ginen
Ikustezin

Egizu lo

Azken dantza
erromerian
tronpetak sendo
jo de zala

Musu bat
ezpain umelak
badator gaua
Guregana

Egizu lo

Ene mamu maiteak kantatzen du La minorren
Katerik ez dauka, mamua da bera baina libre
Ni ere libre naiz gauaren erdian soilik bada ere
Libre egun berriak jaiki zaitez esan arte

Gauero etortzen da dena diztira, dena urre
Takoidun zapatak larrosa kolorez, hain dotore
Hor etzaten gara,sudur eta begi,parez pare
Ene mamu maitea,galduta nengoke bera gabe

Ene mamu maiteak biolina jotzen du La minorren
Suabe jotzen du behingoz lotan gera naiten
Bere ondoan gauak ez du bildurrik ematen

Oroitzen dut nola behin ukitu nuen,
usaindu nuen Haragizko egin zen, bihotz ta biriki, emakume
Ahapeka, waltz zaharra kantatzen zuen Leonardek eta hala ere
Dantzari hasi zen nire sabelean dohakabe
Geroztik, larrosa koloredun urratuek hor diraute
Katerik ez dauka, mamua da bera baina libre
Ni ere libre naiz gauaren erdian soilik bada ere
Libre egun berriak jaiki zaitez esan arte

Ohetik altxatu zara ta ez zenuen altxatu nahi

egunak aurrera doaz isilcan eta deslai

ozta-ozta busti zaitu goizeko euri langarrak

erlaitzetatik antsikabe agurtzen katamixarrak.

Lurrak dardar egiten du eman urrats bakoitzean

amets eroak beratuz errutinaren aintziran

joan mendeak bildu dira betazalen atzean

begirakune denak noiz irtengo zain belatzak bailiran.

Udazken itsasbeheran noren musa zara?

Lehenbiziko elurretan noren musa zara?

Beheko sua itzaliz doancan noren musa?

Noren, noren.

Izarak hezetu ditu hiri zaharreko neguak.

Bihotzaren hormen kontra taupaden oihartzunak

noiz eman zen Marte txiki horretan azken lurrikara?

Hontzaren hegadak bizi zaitu eta luzeegi doa.

Izuaren ateetan nore musa zara?

Dolu bezperatan nore musa zara?

Gaurik luzeenean noren musa?

Noren, noren.

Kalean gora, nekez zebilen marinel zaharra
begiertzetan, zintzilik azken itsas enbata
Agurtu gintuen hango zaharrek ohi duten eran
zeruan dantzan teila gorri eta kalatxoriak

Etxe estuetan ezin lekurik hartu arnasak
arro begira antigoaleko azulejuak
Non sargoriak urtzen zituen amoranteak
Gitarra baltza, abuztuko hondar akordeak

Eternitateak hanka eta beso
noizbait hartu ninduen preso
Larri zaurituta zaude zioen erizainak
Gera zaitez nirekin gaurkoz

Lur hezerik ez zure bihotzeko haranetan
Zimeldu ziren inoiz betegabeko promesak
Dema galduak Pariserako udazken bidaia
Ezagutu dut urmaela zure begietan

Sendabelarra besterik ez omen da denbora
Eskatu nion dena bere lekuan jar zezan
Bare zitzala aspaldiko bizitza aldrebesa
Amets herrenak, nerabe zahar honen egoneza

Eternitateak hanka eta beso
noizbait hartu ninduen preso
Larri zaurituta zaude zioen erizainak
Gera zaitez nirekin gaurkoz
Larri zaurituta zaude arima eta bihotz
Gera zaitez nirekin gaurkoz

Herri zaharra ta barrie,
biziguraz betie,
baginen eta bagare
Otxandioko herrie.

Mila bederatzirehun eta
hogeta hamaseigarrena,
ze egun baltza garagarrilak
hogetabi eukazana.
Jaietan ziren otxandioarrek
bizia galdu ebena.
Gogoratzeak min emon arren
ahazten itzi ezin dana.

Gasteiz aldetik bi hegazkinek
urratu eben zerumuga,
Andikonako plaza gainean
suertatu zan burrunba.
Bildurra, lotsa ta isiltasuna
“Papelak die!, papelak die!”
diarka umeak zerura.
Andikonako errekatxoan
laster gorritu zan ura.

Otxandioarrek jakin eben ze
kolore eukan bengantzak.
Bonben txistua ta tanbor hotsa
ekarren herio dantzak.
Gero Durango, gero Gernika…
su berberaren errautsak.
Txingar bizitan mantendu ditu
kontatzeko esperantzak

Egunsenti hak ekarri eban
berrogei urteko gaba.
Bildurra, lotsa ta isiltasuna
izan ziran ugazaba.
Baina orduko diar mutua
gaurko gure abotsa da.
Bihar be entzun dagien gatoz
Andikonako plazara

Kantuak

Multimedia

Euria ari du (Hitzak:Unai Iturriaga - Musika:Mikel Urdangarin - Bideoa: Alex Piñeiro)
Euria ari du (Hitzak:Unai Iturriaga - Musika:Mikel Urdangarin - Bideoa: Alex Piñeiro)