Haitzetan 1997-2022-Mikel Urdangarin

Taldekideak

Fitxa teknikoa

1997an grabatu zen Beasaingo Lagin estudioetan Mikel Fernandezen gidaritzapean. Han izan nituen lagun Eñaut Elorrieta (gitarra klasikoa), Igor Arzuaga (ahosoinua), Pello Ramirez (txeloa eta akordeoia) eta Iñaki Aurrekoetxea (Bazkalosteko kafea / Arrasto umela letrak) Jatorrizko diseinuaz Mel Mardaras arduratu zen. 

Autoekoizpena izan zen lehenbiziko disko honetan Arkaitz Estiballes izan nuen kide eta akuilu. Guztientzat nire esker ona

SU NIMIÑO BAT

2021eko urriaren 17an Bilboko Kafe Antzokian publikorik gabe eta zuzenean grabatua eta ondoren Koba estudioetan nahastua, Jose Manuel Sanpedro “Xanpe”ren gidaritzapean.
Haitzetan diskaren birmasterizazioa bere esku egon da, halaber.

 

Mikel Urdangarin Ahotsa, gitarra, letra eta musika

Josu Zabala Akordeoia eta ahotsak

Koldo Uriarte Teklatuak eta ahotsak

Rafa Rueda Gitarra elektrikoa eta ahotsak

Nika Bitchiashvili Bibolina

Jon Cañaveras Baxua eta ahotsak

Ander Hurtado de Saratxo Perkusioak eta ahotsak

Alison Keable Ahotsak 

Diseinua (berrargitalpena) Alain Urrutia 

Eskerrik asko bihotzez talde osoan eta gonbidatu luxuzkoa izan zen Josu Zabalari laguntzaile izan genuen Lon Fernandezi eta argazkiez arduratu zen Gaizka Penafieli. Berdin bideoaz arduratu diren Zirriborro eta Oier Aranzabali. Estimu handian Kafe Antzokiak eman zizkigun erraztasun denak.

Milesker Alain, Xanpe, Harkaitz, Aitor eta Amaia 

2021

Haitzetan 1997-2022

Aurki beteko dira 25 urte haitzetan argitaratu nuenetik. Oharkabean joan den ia mende laurdena. Oinez hasi orduko etengabeko bidegurutzetara ekarri nauen pausua. Gaur urteurren bereziaren ateetan jarri nauen pausua. Asko idatz nezake denbora guzti honetan bizitakoaz, gehiegi ziurrenik. Beraz, ideia bakarrari helduko diot pentsamendu hau azal dezadan. Inoiz hala sentitu bada ere sekula bakarrik egon ez den bakarlaria naiz. 

Denetarik bizi izan dut, ospakizun handiak, suziriak, uholdeak, desertua, baso berdea…kontraste handiko iruditegia. Eta, inoiz ere, bakarrik sentitu naiz oso musikaren bidaia intentso honetan. Baina azken hau sentipena baino ez da, ez du zertan egia izan. Izan ere, banitateak engainura garamatza sarri, tentagarri egiteraino, ez garen hori sinisteraino, ez den hura bizitzeraino. Eta  ez da egia. Egoera zailenetan ere, gutxienez nire buruarekin egon izan naiz beti. Eta norbere baitan norbera baino jende eta mundu gehiago bizi dira. Ez gaude bakarrik. Nire ahotsa, nire kemena eta indarra ez dira neureak bakarrik, ezta neure beldurrak ere. Nigan bizi diren arbaso eta lagunenak ere badira. Ezagutzen ez ditudan baina nolabait ere ondoan bizi diren mundu eta jende batenak ere badira.

Horiek guztiak dira oraindik nigan bizirik dirauen su ñimiñoa.

Mikel Urdangarin

Partekatu ezazu

Facebook
Twitter
Email

Letrak

Kantuak

Multimedia

Su ñimiño bat - Mikel Urdangarin. Haitzetan 1977-2022 (*ZART, 2021)
Su ñimiño bat - Mikel Urdangarin. Haitzetan 1977-2022 (*ZART, 2021)