Formatua: CD
Iraupena: 53′ 02″
Kodea: GH 049
Grabazioa : IZ estudio (Amasa, Gipuzkoa), 2002ko uztailean
Azala: Mel Mardaraz
“Heldu Artean” lanean (2002) Mikelek bere alderdirik hiritarrena erakusten digu, baina folk ildotik urrundu gabe. Lan pertsonalagoa da, eta kanta guztiak, hamabi guztira, Kirmen Uribek idatzitako bat kenduta, berak idatziak dira. Esan genezake disko irekia, freskoa eta naturala dela, lehen probak errespetatuz eta soinu gordin eta benetako batez jantziak.
Oihana, pisukide laztana
Gaur be plantxatu dizkidazu arropak?
Zein txukun gelditu den alkondara
Oihana, pisukide maitia
Gaur be egin didazu jana?
Zugaz ez dut faltan botatzen ama
Zer duzu, baina, gaur triste ikusten zaizu
Maite al zaitu nobioak
Harek ez daki esku artean zer daukan
Oihana
Agian, aldatu beharra daukat
Gaur egun sobera daude ni bezalakoak
Agian , ez dakit, aldatu dira garaiak
Agur, ni banoa, pisukide maitia
Gehio ez dizkidazu plantxatuko arropak
Mosu bat eta nire eskerrona…oihana
Zetan zabiz laguna
Hortik ez zara aspertuko bada, gurean
Gauzak jadanik ez dira lehengo moduan
Jendea ezkontzen doa, normala
Bakotxa bere bidetik doa, baina ez pentsa
Oraindik ere elkartzen gara solteroak
Aurten urte txarra izan da, herrian
Ez dira barri onak izan, urtarrilan
Klaseko lagun bat joan zan, istripuan
Jada ez gara batzen betiko tabernan, Aitorrek
Ez dau nogaz egin frontoian, izan be
Gauzak ez dira lehengo moduan
Zaindu zaitez lagun
Tira, zu beti ederto baten zaindu zara
Besarkada bat,
Ez adiorik
Goizaldeko ordubiak
Kriseilu hautsien azpian
Amatxo izan zitekeen
Gaur negua da Gasteizen
Soilik maitaleek ez dute
Berogailuen beharrik
Andra baltzak kantoietan
Ez dute berogailurik
Ezta ere maitalerik
Zatoz, etxe barrura, nire ondora
Noa, etxe barrura, zure ondora
Kristalak erortzen dira
Zerrailik gabeko portalean
Arreba izan zitekeen
Zuretzat ez printze azulik
Ez duzu horren beharrik
Hain bakarrik ez zaude
Gaur negua da Gasteizen
Zerua oskarbi da barren
Emakume ederrentzat
Maitatu duzu sekula
Filmetan maitatzen den bezala?
A ze nolako galderak
Okurritzen zaizkidan gaur, agian
Nekatuta nago
Ondoan duzu laguna
Eutsi diozu begirada
Eta maitasunaren antzeko zerbait
Dabilkizu erraietan
Inoiz egin al duzu hegaz
Poetak zioen bezala
Lurra hodei batetik ikusi
Izarren gerizean
Zer duzu bada, maitia, ondo al zaude,
ez al duzu inoiz itzartu behar,
Kalera atera, aspaldiko lagunak besarkatu
eta hitz egin, eta kontatu zertan
zabiltzan aspaldi honetan, eta mozkortu agian
Ekainak 27 bi mila eta bigarren urtean
Aupa mutil, zetan zabiz, azkenian idazten dautsut.
Aitortzen dut: alpertuta ibili naz urteotan.
Jakin dot, aita izango zara, zorionak, barri ona da hori.
Hemen betiko antzean, ez gara erraz aldatzekoak.
Ia hurrengo gutuna eskura emoten dautsudan.
Loratzen, berdatzen doa
On vas tan sola
On penses arribar
No te’n recordes del divendres
On vas tan sola
On vas xiqueta meua
Avui no t’acomiades de mi
On penses passar aquesta nit
Aquesta nit de divendres
I demà te’n sortiràs
Avui no retornaràs
I demà te’n sortiràs
On vas tan sola
Avui no t’acomiades de mi
On penses dormir aquesta nit
On vas tan sola
I demà…
Jadanik leihotik ez duzu ikusten, bertsoak
Legundu balizu bihotza
Aspaldi zirrararik ez duzula sentitzen
Haragi eta hezurretan barrena
Noiztik lagunekin ez zarela mintzo, haiekin
Egunero oroitu arren, bihotza
Arnastu, gaurko egunsenti berria
Egia da izarrek argitzen dutela, zuretzat
Ez etsi baina arren egizu amets, oraino
Bizirik zaudela munduan
Argazki zaharrak atera kutxatik, goizero
Irri batez begiraiezu, laztana
Agure zaharrak parkean
Atzokoaz berba dabiltz
Gaur, futbolak ez du hainbeste inporta
Baina ez du luze iraungo
Plazako kafetegian
Emakume helduak hizketan, elkarri entzun gabe
Eta haurrak berriz, kanpoan, jolasean
Zoriontsu dirudite…
Gaueko hamabiak dira
Ta ezin dut lorik egin
Gazte bat torturatu dute bart
Begirada hoztu zaio, bart gauez
Gaur bero latza egin du
Atzo eta herenegun bezala
Aintzirak eta soloak euri eske dabiltz
Eta zer egingo zaio…
Gaueko hamabiak dira
Ta ezin dut lorik egin
Gazte batek hanka galdu du gaur
Irria galdu zaio, gaur goizez
Azkenaldi hontan
Kuadrilan gauzak aldatu dira
Jadanik alkoholik
Ez dabil gure zainetatik, baina
Jendea urduri dago, motel dago, triste dago
Urzaleak gara
Ura besterik ez dogu edaten
Maite dogu parranda
Burua bere tokian dala, baina
Jendea urduri dago, motel dago, triste dago
Bolare
Azkenaldi hontan
Kuadrilan gauzak aldatu dira
Hasi dira problemak,
ultzerak eta buruko minak, baina
Jendea urduri dago, alai dago, pozik dago
Jendea alai dago, pozik dago, bizirik dago
Bolare
Arraro, iparra galduta, sentitzen naiz aspaldian
Argira ez da erraz ohitzen, ilunpetan egon dena
Beharbada, denborari utzi beharko zaio, entzun ohi da
Mirariak egiten dituela, denborak…
Barkaidazu, axolagabe, isilik egon banauzu
Ez mindu, iaztik malkorik, ez bazait erraz erori
Ez txartzat hartu oroimenak huts egiten badit
Koitaduak, kontu zaharrez beteta du ganbara, ganbara
Euria egin du gaur ere, atzo ta herenegun bezala
Kazetari eta politikoak aspertu samar dabiltza
Akabo, bisitak eta omenaldiak, tiro hotsak
Urrun lotu dira iraganean
Kostata baina azkenian, itsasoa dago bare
Bizirik mundu berez izorratu honetan,
aske eta libre
Garaipen egunik ospatu barik, bejon daigula,
ez naiz oroitzen
Noiz izan zen azken aberri eguna
Arraro, iparra galduta, sentitzen naiz aspaldian
Ze itxura du
Nola jazten da
Maltzurra al da
Hala zintzoa, zure gogoa
Egon zaitez neugaz
Ezagun duzu gau epela
Bular eta ezpainen zaporea
Eta hutsunea
Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena irizten zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.