Taldekideak

Mikel Urdangarin: Ahotsa, gitarra akustikoa, pianoa, letrak
Koldo Uriarte: Pianoa eta teklatuak, elektronika, melodika, ahotsak, gitarra elektrikoa eta akustikoa
Rafa Rueda: Gitarra elektrikoa eta akustikoa, dobroa
Nika Bitchiasvili: Bibolina
Jon Cañaveras: Baxua
Ander Hurtado de Saratxo: Bateria
Alison Keable: Ahotsa ("Ura dakartzut")

Fitxa teknikoa

Formatua: CD
Produkzioa: Koldo Uriarte
Masterizazioa: Silvestar estudios
Diseinua eta azala: Alain Urrutia
Kolaborazioak: Harkaitz Cano (Ura dakartzut kantaren letra); Kirmen Uribe (Oh kantaren letra)

2020

Izurdeen lekua

Gertuko pertsona bat desagertzen denean egia handi bat gertatzen da beste ezerren gainetik: pertsona hori ez duzu berriz ukituko, ez bada ametsetan. Fisikoki desagertzeak hori dakar, ezinbestez. Hauxe da onartzen zailena baina horrela da, maite zenuena gauza ukiezinen munduan biziko da aurrerantzean. Hauxe da onartzen zailena baina horrela da, maite zenuena gauza ukiezinen munduan biziko da aurrerantzean.

Ama hil zitzaidanetik mundu horretan hartu dut ostatu. Han bizi naiz honetan bainoago. Lurtarra denak interesa galdu izan balu bezala. Beste inundik idazterik ez neukan. Musika baino bidaide hoberik ezin aurkitu zeregin honetan. Bera ere ukiezina, lainotsua eta mugikorra da. Uneoro da ezberdin. Eta indar amaigabea du bere baitan. Bihotzak eta arimak konpartitzen dute. Egunez amak bizi nau era tematian; oroitzapen, pentsamendu eta ebokazio jario etengabean. Gauez, desiratzen nago loak har nazan berak bisitatuko nauen esperantzaz, berak ere nire buruan ostatu har dezan… Mundu ukiezinean dena da laino, dena mugikor eta erortzean ez duzu minik hartzen. Uneoro da ezberdin. Eta ezin ukitu, ezin atzeman dezakegulako indar amaigabea bizi da bertan. Eta, garrantzitsua dena, dena da benetako.

Mundu horretatik idatzi ditut disko honetako letrak eta doinuak. Beste inundik idazterik ez neukan. Musika baino bidaide hoberik ezin aurkitu zeregin honetan. Bera ere ukiezina, lainotsua eta mugikorra da. Uneoro da ezberdin. Eta indar amaigabea du bere baitan.

Partekatu ezazu

Facebook
Twitter
Email

Letrak

Kantuak

Multimedia

Izurdeen lekua - Mikel Urdangarin (*ZART, 2020)
Izurdeen lekua - Mikel Urdangarin (*ZART, 2020)
Eguna hasi da - Mikel Urdangarin (*Zart, 2020)
Eguna hasi da - Mikel Urdangarin (*Zart, 2020)
Zaharra eta gaztea - Mikel Urdangarin (*Zart, 2020)
Zaharra eta gaztea - Mikel Urdangarin (*Zart, 2020)
Ura dakartzut - Mikel Urdangarin (*Zart, 2020)
Ura dakartzut - Mikel Urdangarin (*Zart, 2020)
Enaz beldur - Mikel Urdangarin (*Zart, 2020)
Enaz beldur - Mikel Urdangarin (*Zart, 2020)