Taldekideak

Mikel Urdangarin: Ahotsa, gitarra akustikoa
Koldo Uriarte: Teklatuak, melodika
Nika Bitchiasvili: Bibolina
Rafa Rueda: Gitarra elektrikoa
Jon Cañaveras: Baxua
Angel Celada: Bateria
Alison Keable: Ahotsa ("Itsasoan euria", "Orain", "Margolaria", "Zurea da")
Maria Amolategi: Ahotsa ("Itsasoan euria", "Libre", "Orain")

Fitxa teknikoa

Grabazioa: Elkar estudioa (Donostia)
Soinu teknikaria: Victor Sanchez
Nahasketak eta masterizazioa: Victor Sanchez (Elkar estudioa)
Produkzioa: Victor Sanchez, Mikel Urdangarin

2017

Margolaria

2015.ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan sotil haren ondoren, Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak “Margolaria”deritzan disko hurbil, eskuzabal eta sendo honetan.

Hamar kantu hauetaz baliatzen da kantaria, gizakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak askatasun kantu bilakatzeko.

Abestiak entzunaldi hunkigarri batean lotzen dira bata bestearekin, eta modu harrigarrian harrapatzen gaituzte, gure barruan hazten eta garatzen doazen indar ahaltsuak balira bezala.

Grabaketa saioetan lortutako komunikazio musikalaren ondorioz, interpretazioaren sobrietate dotoreak abestion kualitatea mailarik gorenera igotzen du, non intentsitate eta emozioen arteko jolasak, sakontasun handia aportatzen duen. Doinu sujerikor eta olerki bizigarri hauek urrutitik etorrita, urrutira balihoaz bezala.

Euskarri honen gainean jarrita, ahotsak gertutasun handiagoa hartzen du, eta intentsoago, atseginago sumatzen dugu, lan honek funtsean dakarren mezu animikoaren zabalkunderako erabat lagungarri suertatuz.

Margolaria izeneko hau, esfortzu handi baten emaitza zoragarria biltzen duen musika lan borobila dugu. Lehenik, abestion sorkuntza azpimarratu behar dugu, Mikel bera doinu guztien eta zazpi hitzen konpositorea izaki. Horrez gain, Gerardo Markuleta handi bat beste bi olerkitan (“Itsasoan euria”, “Dena nire baitako”) ageri da, hala nola Xabier Amuriza ere, Imanol kantariak ezagutzera eman zuen “Mendian Gora” kantaren hitzetan (kasu honetan estrofa guzti-guztiak jasota, Mikelen doinu jostari batez josirik). Interpretazioak, bestaldetik, diskoaren nortasun argiari gorputz ematen dio: Angel Celada-k (bateria), Jon Cañaveras -ek (baxua), Koldo Uriarte-k (pianoa eta teklatuak), Rafa Rueda-k (gitarrak) eta Nika Bitchiasvili-k (biolina) oreka sonoroa, doinuen xehetasun aberasgarriak eta izaera ibiltari sosegatua eman dizkiote lan distiratsu honi. Diseinuak eta azala, azkenik, Alain Urrutia margolariaren jatorrizko lanak dira, diskoaren balioei espresibitatea eta sujerikortasuna gehitzera datozenak.

Lan berri honek, bukatzeko, gizakume arruntaren bizitza libre eta ederra kantatu nahi du, zintzotasunez, ilunpetan darabilen arrastoari argia ekarriz.

Aurkezpen kontzertua: Apirilak 8, Campos Eliseos Antzokia. Bilbo. 20:00etan. (Loraldia 2017) Bilbao. 20:00. (Loraldia 2017)

Partekatu ezazu

Facebook
Twitter
Email

Letrak

Gerran ez zara beldur, beldur
lubakian inoiz ez uzkur, uzkur
odolez horni ezazu, ezazu
gizon ikaratua.

Bihotz hilezkorra, bihotz hilezkorra
ekaitzaren baitan, erasoa
su amaigabean, itsasoa
baso itxian zeru, zeru
betidaniko bihotz.

Eroan nazazu, eroan nazazu
sokari beti sendo heldu
gailurrera beti, pausuz pausu
herio beti belu, belu
Gaintzako aterbean.

Bihotz hilezkorra, bihotz hilezkorra
eroan nazazu, eroan nazazu.

Nik dudana zurea da
hartzazu
Nik dudana sobera da

eroaizu
Nik dudana jasoa da
emaizu

Etxe zaharra zurea da, pasatu
mahaian dena sobera da, geratu
gau ixila jasoa da sendatu

Oinhutsik porlanaren gainean
eta oinhutsik
hegoaizeak bularrean
laztan dagit
den dena bere lekuan dago

oinhutsik azalean harritxoak hiltzatu zaizkit
ez dut teilatu zabalaren beharrik
den dena bere lekuan dago

Irriz kantauko dizut
berriz kantauko dizut
beti kantauko dizut

Bakarrik izarren pean oinez eta bakarrik
ez izu ez ikara ez amets txarrik
ta behelainoa aingeru guardako

Bakarrik zuhaitzek hartu naute
beso zabalik
ez zor ez erru ez pena
ez zigor luzerik
den dena bere lekuan eta
banoa bihotzeko basamortu ezezagun horretarantz

Eta banoa aspaldiko basamortu ezezagun horretarantz

Itsas bazterrean
Eman zenidan hitza
Apar gainean bitsa
Uhin gailurrean
Hodeitzan aingura
Itsasoan euria
Maite berba zuria
Promes eder hura
Oihanean isilik
Jauzi dan arbola arbola arbola
Ez zoru ez sabairik
Ez daukan etxola etxola etxola
Itsas bazterrean
Eman zenidan hitza
Apar gainean bitsa
Uhin gailurrean
Hodeitzan aingura
Itsasoan euria
Maite berba zuria
Promes eder hura
Inoiz inork ikusi
Ez duen ederra ederra ederra
Inork entzun gabeko
Kantuen alferra alferra alferra
Malko bat hondarretan
Zulo bat airean airean airean
Beleak elurretan
Eleak haizean haizean haizean
Malko bat hondarretan
Zulo bat airean airean airean
Beleak elurretan
Eleak haizean haizean haizean

Lamento ser el hombre de tu vida
y no formar parte de tu familia,
lamento que tuviera que obligarte
a que sufrieras por ignorarte.

Lamento no ser un hombre normal
que nadie me pudiera reemplazar,
lamento ser el primero en tu vida
lindo detalle, gracias, no se me olvida.
Lamento que te fumes un cigarro
antes de subir al carro

para salir a buscarme,
lamento no poder ser tu domingo
aunque me quieras un chingo
ya no debes agendarme.
Lo siento pero soy un hombre libre,
la mujer mi combustible

Gauak bildu du iheslaria,
iheslaria ibaiertzean ipurtargiak, noraezean
pentsatu zuen
eta etorri da, ezagutu du hiritik urrun
oinen azpian basamortua, zein ederra den hiritik urrun.

Usain lezake egunsentia, egun berria
nola zakurrek bere izerdia, bere izerdia.

Eskatu zuen eta etorri da, ezagutu du hiritik urrun
eguzkipean doa gizona, gizon arrunta zein ederra den.

Oinen azpian basamortua, arnas isilen lur sekretua
eguzkipean doa gizona, gizon arrunta, gizon librea,
zein ederra den hiritik urrun
gizon arrunta, zein ederra den.

Orain desio nauzu , leheno ez bezalatsu
nik kariñoa dizut orain
sonbreru elegantez, Kairoko lurrinez
poema bat eta lorak.

Lorak gorde itzazu orain,
ez dut jardinik nahi
eskuraezin zeunden iaz, gaur txit eskuragai
laztana, berandu zabiltza maiz
hurrena iritsi zaitez garaiz.

Mayorren kontaidazu, minorra xahutu duzu
ohorez agurtu dezagun hilotza
keinu berantiarra, zure irriparra
bardoaren eder hitzak.

Hitzak gorde itzazu orain, ez dut kanturik nahi
libre gura zenuen iaz, gaur ostera neugaz
nahiz eta iritsi zaren orduz
laztana, erratu zara lekuz.

Hondar ale finak, begien ezina
gauak ezetz esaten dizunean, loa eteten denean,
orduan hasten da dena, orduan biderkatzen, dena,
orduan hazten, dena, orduan abailtzen, dena.

Hondar ale finak, une zaharren mina
begiak zarratzen direnean, gogoa hiltzen denean,
orduan hasten da dena, orduan argitzen, dena,
orduan jaiotzen, dena, orduan zabaltzen, dena.

Goizaren lotsak margotzen ditut.
Doluak, jaiotzak margotzen ditut.
Garaitu bihotzak margotzen ditut.
Zure azalean goizak margotzen ditut.

Alaini, esker onez

Mendian gora haritza
auntzak haitzean dabiltza
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza
mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza.

Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
Emaidazue freskura
ura eskutik eskura
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustora.

Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari topeka.
Argitu ezak kopeta
penak euretzat gordeta
goizero sortuz bizitza ere
hortze zegok eta.

Mundua ez da beti jai
iñoiz tristea ere bai
bainan badira mila motibo
kantatzeko alai.
Bestela datozen penai
ez diet zuri bota nahi
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai.

Kantatzera noatzue kopla bihotzekuak
adi egon erromantiko desenamoratuak
irendu ameslariak, poeta etsituak
erabat zendu direnak, leunki zaurituak.

Itaka galduen bila abiatu ginenak
bidean palaziotan aterpetu zirenak
gizon librearen hotza bizi nahi ez zutenak
han ondo daude ez dira itzuliko gehienak
kantatzera noatzue hitz egiazkoenak
hitzak nola gizakume izutuaren penak.

Ez naiz mugituko, ez naiz inora joango
eramango naute naizelarik libre.

Ezin defenditu nabil gurasoen etxea
ezin berotu gabiltza gauero ohantzea
denborak leun baleza biharko oinazea
aukera bakarra ote etsaia maitatzea
denborak ez du leunduko bihar-etziko gosea
aukera bakarra ote berriz zu maitatzea.

Ez naiz isilduko, ez naiz izkutatuko
atzemango naute naizelarik libre
ez naiz makurtuko, ez naiz belaunikatuko
suntsituko naute, naizelarik libre, naizelarik libre,
naizelarik libre, naizelarik libre.

Gaitza nauzu, eta gaixoa.
Gorputza eta gogoa
orain indarge, orain bikain.
Eri naiz, eta erizain,
arkulari eta gezia,
zauritu eta zauria.
Onerako zein txarrerako,
dena da neure baitako.

Haurra nauzu, eta nerabe.
Ba al nintzen jaio gabe?
Hil eta gero izango naiz?
Berriro jaiotzen naiz maiz.
Pozbide nauzu, eta negar,
harri sendo, eta legar.
Onerako zein txarrerako,
dena da neure baitako.

Maitea naiz, eta maitale,
edari eta edale.
Zuk maite izan zenuena,
bestek maiteko duena.
Orain mardula, gero flako,
zuk maite ninduzulako.
Onerako zein txarrerako,
dena da neure baitako.

Kantuak

Multimedia

MIKEL URDANGARIN - ITSASOAN EURIA
MIKEL URDANGARIN - ITSASOAN EURIA
MIKEL URDANGARIN - MARGOLARIA - ITSASOAN EURIA
MIKEL URDANGARIN - MARGOLARIA - ITSASOAN EURIA
&#039Anek Idatzi dit zutaz&#039 - Mikel Urdangarin (Margolaria Filma)
'Anek Idatzi dit zutaz' - Mikel Urdangarin (Margolaria Filma)
MIKEL URDANGARIN - ZUREA DA
MIKEL URDANGARIN - ZUREA DA
Mikel Urdangarin - Libre
Mikel Urdangarin - Libre
Mikel Urdangarin &#039Margolaria&#039 - Hotel Micerino, San Nicolas (Argentina)
Mikel Urdangarin 'Margolaria' - Hotel Micerino, San Nicolas (Argentina)