Formatua: CD
Iraupena:42′ 48″
Kodea: BBCD46
Grabazioa: Elkar estudioa, 2009ko ekaina eta uztailean
Soinu teknikaria: Mikel F. Krutzaga
Azalaren irudia: Zirrikitu, Mikel Valverde
Mikel Urdangarin abeslariaren disko berria urriaren 1ean argitaratuko da. Lan berriaren izenburua “Zubia” da eta uztaila hasieran Mikel F. Krutzaga soinu teknikariarekin batera sartu da grabatzera. “Zubia” diskoa Mikel Urdangarin musikariaren zortzigarren diskoa izango da.
“Zubia” diskoaren gorputza soinu etereo, atmosferiko eta sentsualez beteta dago. Une gozoek noizbehinka indarra hartzen dute eta intentsitatea agerian ikusten da. Mikel Urdangarinen pop zirrikituak alaitasunez beteko gaitu. Mikel Urdangarinek aurreko diskoa bere kaxa argitaratu zuen, “Zubia”, ordea, Baga-Biga diskoetxeak kaleratuko du.
Ur gozoak
ur gozoak zuen, lurra zaintzen
Lur lausoak
lur lausoak zuen hezurrak zaintzen
Baina gu, bai gu, mutu lotu ginen, berriz
ta orduan, gu, ikaratu ginen berriz
nun da zuen loa
Ipar baltzak,
ipar baltzak zure arrenak zabaltzen
Hagin zaharrak
hagin zaharrak zure mina gordetzen
Baina zuk iratzarri gintuzun, berriz
ta orduan, guk, galdetu genizun, berriz
nun da zure loa
Itzi geuntsan
nori deutso
zeinek zein?
Zoriontsu,
edo inozo
izan ginen behin
Mundu bat, mende bat
modu bat, berba bi
tartean zu ta ni,
ni ta zu, besteak…
gutarrak eta inorenak
bertsoak, kantak, poemak…
bezperak eta
biharamonak
Itzi geuntsan
nori deutso
zeinek zein?
Gura dodan
gura dozun
nago, beste behin
Baginen, bagara
ginenak, garenak
dogunak, geinkenak
izanak, izenak,
doazenak eta datozenak
gagozenak ta ez dagozenak
ta inoz izan
leikezenak
Mundu bat, mende bi…
mugari mugarik
zetako ipini?
ni ta zu, zu ta ni
gutarrak eta inorenak
bertsoak, kantak, poemak…
egunak, gabak…
gaur garena.
Leihotik sartu da
iparreko haize latza
izoztu egin du
gure gorputzen dantza
Gure gorputzen dantza
Laztanekin urtu
ezin zaitudalako
arima eman dizut
den-dena zuretzako
Den-dena zuretzako
Zu ta ni ginen
infinitua
ta orain
hodei zuri bat
zara
zerutik urrutirantz
doana
Leihotik sartu da
bele beltz ebaslea
hegan eraman du
zure ezpainen kodea
Zure ezpainen kodea
Mirariak ere
kale egin didalako
fedea eman dizut
den-dena zuretzako
Den-dena zuretzako
Zu ta ni ginen
infinitua
izar guztien
unibertsoa
ta orain
hodei zuri bat
zara
zerutik urrutirantz
doana
ta orain
Ooroitzapen bat zara
nire izaretan bizi
dana
Itzartu ez banintz
zure abaroan
beldurtu ez banintz
besoa luzatzean
humildu ez banintz
zure sabelean
sentitu ez banintz lasai, lasai
Euria da zubi zaharrean
elurra bihotz ahituan
Ausartu ez bazina
niri mintzatzera
hurbildu ez bazina
zauriak ixtera
azaldu ez bazina
sasoi egokian
azaldu ez bazina
lasai, lasai
Euria da zubi zaharrean
elurra bihotz ahituan
euria da ohantzean
harriak gure larre hutsean
euria nire erraietan
argia zure oinatzetan
Hosto gorriak ur gainean, zioen
arnasak izarapean, zioen
nigan zure begiek zioten
hotzak ilunabarrean zioen
Bihotzeko parte zaharrak zioen
bitsak ibar urdinean zioen
zure hondar laztanek zioten
esan gabeko danak zioen
Nun zaude norantz abiatu zinan
negu isil hartan
Izar guztien aurrean, zu gabe
amets berrien magalean, zu gabe
kantu bat irabazi arren, zu gabe
bidea aurkitu arren, zu gabe
Nora begira jarri zinan
ordu isil hartan, hartan
bazoaz, banoa
bazoaz, banoa…
Nun zaude, norantz abiatu zinan
negu isil hartan
eman zenidan azken besarkada
hoztu egin da, hoztu da…
bazoaz, banoa…
Taberna hutsik egoan, zu ta ni bakarrik
begirada otzanak, tekilaz bustirik
piano zaharrean jo gendun Karoline
gau hartan agurrik ez gendun esan nahi
Urteak dira joan zirela urrea eta diztira
barrutik zerigun su
amaitezina, nun da, nun galdu dira amets
konpartituak, partitu dira
Gela hutsik egoan, zu ta ni bakarrik
izuak eta lotsak, tekilaz jantzirik
irrati zaharrean entzun zan Karoline
ez gendun bizi nahi gau hartan agurrik
Gazteak ginan, orduko gazteak ibilten
ziran bezala, holaxe genbiltzan, etorri zaitez laztana
ta iluntze besarkatuak, azken souvenirra
nun dozu gordeta
Gela hutsik egoan, ez zinan nirekin
ez neban gorde zeure azken irudirik
tekila basoan ito zan Karoline
ez gendun bizi nahi, gau hartan agurrik
Beirazko landare
izan gura nuke
irauteko, ez galtzeko
gaur urrun zaidan pausua ibil dezadan…
…Bihar berriz luma hotz
hitz polittak arrotz, beldur esateko
ispiluaren aurrean mintzo nintzaizun bart
Eta zuk, badakizu, gertu ez baina
zubiaren bestaldean nago
Paperezko ametsak, azken negu beltza margotu, argia piztu
oinak behenganean, bihotza soinean ta sentitu, eta ez gelditu
zauria eta laztana, musua eta orbana
Eta zuk, badakizu, lorak zimur
ibaiaren beste ertzean nauzu
isilpean, gertu ez baina
zubiaren bestaldean nago.
Jone, nun ibili zara
gaur be galdu zara, Jone
gaur be galdu zara
Urrun, urrun joan zara
igelen artera, gaur be
igelen artera
Jone, Jone laztana
nun ibili zara
Goibel, hola lotu nintzan,
joan zinenian, goibel,
hola lotu nintzan
Laister, itzuliko zara
izaren artera, laister
itzuliko zara
Jone, Jone maitia
gaur be galdu zara
laister, izaren artera
itzuliko zara
Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarrekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.
Pagoak ukitzeko modu bat,
azala irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.
Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.
Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko, heltzeko modu bat
amets egiteko modu bat.
Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.
Katu baltzak irribarrez
eten da loa, loa
lehortu dira madreselvak
honezkero luze doa dena
Begiak urre kolorez
esku leunak, leunak
gaur jantzi gara zilarrez
atondu dezagun dena
Sartu da gaua, doakabe abaildu zaigu gaua
hiria gorriz jantzi zaigu azken eztei gauan
Zer diote gutun zaharrek
maitasun hitz galduek
begiak urre kolorez
ondo gerta dezagun dena
Sartu da gaua gure bihotzen erdira, gaua,
sargori da, kea usaitzen da hiri zaharraren zain hutsetan
kea
Berandu da, goazen maitea argia darion lekura
itxi begiak, egin dezagun jauzi, suak astiro erre gaitzan
suak