Presentación del concierto en Markina-Xemein de la mano de Xemein abesbatza

Mikel Urdangarin en Markina-Xemein

El 6 de noviembre ofrecimos un concierto en Markina-Xemein.

Fue un concierto muy especial, para nosotros/as y para el pueblo de Markina-Xemein. Tanto es así, que Xemein Abesbatza celebraba su 45 aniversario y el concierto se había organizado como parte de las celebraciones.

Mari Eli Ituarte hizo una presentación del concierto en nombre de Xemein abesbatza. Fue una presentación muy emocionante y por eso solicitamos el texto de la misma a Eli, para compartirlo con vosotros/as.

Muchas gracias de nuevo a Eli, a Xemein abesbatza, al ayuntamiento de Markina-Xemein y al pueblo. De todo corazón.

Presentación

Gabon eta ondo etorri guztiok gaurko kontzertu honetara.
Urtebetetze ospakizun batera etorri gara gaurkoan. Batetik, ospatuko dogu Xemein Abesbatzak 45 urte daroazala kantuan eta, bestetik, hilabete gitxi barru Mikel Urdangarinek 25 urteko musika ibilbidea beteten dabela.
Xemein Abesbatzaren urteurren hau ospatzeko antolatu diren ekitaldien barruan, gaurko hau, denok gozatzeko eta disfrutetako pentsatua izan da. Askok usteko dozue, beharbada, koruak be parte hartuko dabela gaur, hemen, Mikelekin batera.
Baina oraingoan ez. Ospakizunak ospakizun, gaurkoan gozatzeko parada hartuko dabe Xemein abesbatzako kideek be.
Eta aitatu dogu Mikelek be laster beteko dabezala 25 urte bere kantu ibilbide eder honetan. Izan be, 1997an plazaratu eban bere lehen diskoa HAITZETAN, eta handik gitxira, oso ezaguna egin zan BADIRA HIRU ASTE. Badira bai hiru aste baino gehiago,
Non geratzen den denbora be eztakigula eta Zapata gorriak jantzita Bar Puerto aldera abiatu eta Txatxamatxaliñatxuri Bisita egin geuntsanetik. Zeruak eta Lurrak ikusi genduzan
Hegaz Oihanean barrena joan ginenean, Zu eta ni elkarri Musua emanda eta Eskuak Patrikaretan sartuta. Mende laurden bete da Mikelen kantuekin batera mundua Zuri baltzean ikustetik Munduari begiratzeko modu berri bat deskubritu, Infinitua besarkatu eta Jonerekin batera Zubia gurutzatu genduanetik. Baina Gabonak be hurreratzen hasi dira eta zer hobeagorik Mikelen kantak Bilboko Kafe Antzokian
Zuzenean entzutea baino? Bazkalosteko kafe gozoa dastatu eta Martxa baten lehen notak entzun, plan ederra, ezta? Eta kanpoan Euria ari duenez, hoba bertan geratu eta Azken dantza egin Oihanarekin batera, Urte Zahar iluntzean barriro be alkar ikusteko esperantzan eta urtea amaitu baino lehen Jainko Txiki eta Jostalari hura ikustea amestu. Kideari esan bere Bihotz Hilezkorra Mendian gora doala, Itsasoan euria den bitartean. Eta New York Hotzean Zurekin batera nagoela amestu, Zaharra eta Gaztea alkarregaz, IZURDEEN LEKUAn
danok batu arte.
Mikelen kantagintzan barrena ibilbidetxoa egin ostean, Izurdeen lekua azken diskoaz gozatzeko unea ailegatu da. Eskaintza xume bat da disko hau, musika terapia gisa. Mikelek, besteak beste, duela bi urte hil zen bere ama Miren Abasolo Iza omendu nahi izan dau eta, doluaren baitan jaio arren, argitasunari begiratu nahi izan deutso.
Eta izenburua? Bada, 2020ko maiatzean, konfinamendu gordinean gengozala, izurde batzuk agertu ziren gure kostaldean, berez eurena zan lekua naturaltasunez hartzeko.
Animaliak askatasunaren sinbolo bihurtu ziren garai itxi eta ilun hareetan.
Bi zatitan banatzen dan ikuskizun bat aurkezten deusku, bere azken urteetako musikari-taldearekin batera. Lehenengo partean, lan barria aurkeztuko deuskue. 11 abestiz osatutako ekoizpena guztira. 11 oroitzapen eder, 11 paisaia ezberdin, taldeak zuzenean daukan konexiño eta aldakortasuna islatzeko.
Lehenengo piezarekin hasi eta hamaikagarrenarekin amaitzen dan lan integrala.

Bigarren zatian, planteamendu libreago batekin, aurretik aitatu dogun bere ibilbide luzeko pieza esanguratsuenen aukeraketa interpretatuko dau, gutako askoren soinu-banda bihurtu den “arrakasta handien” zerrenda. Que tendrá como único objeto la celebración.

Nahi duzuenean, aurrera Mikel eta bere banda.

Imágenes del concierto

Facebook
Twitter
Email

SUBSCRÍBETE

Te mantengo Informad@