Badena eta ez dena proiektuaren abestiak eskainiko dituzte Mikel Urdangarinek eta Aguraingo Musika Eskolako Lautada Orkestrako partaideek.
Urdangarinen errepertorioko abesti esanguratsuenetako batzuk orkestrarako moldatuta eta Musika Eskolako ikasleek interpretatuta.
Xabi Zeberioren zuzendaritza pean.
Proiektu honekin Mikel Urdangarinek 25. urteurrena ospatu du musikagintzan.
Badena eta ez denan Mikel Urdangarinen errepertorioko abesti esanguratsuenetako batzuk biltzen dira, orkestrarako bereziki moldatuta. Esan daiteke abesti bakoitzak bide propioa hartu egin duela moldaketa hauekin.
15 abesti biltzen ditu Badena eta ez denak. Denak, bat ezik, Urdangarinen errepertorioaren abestiak dira, bereziki lan honetarako hautatuak. Badago abesti berri bat ere bai, Kontatu berriz: Mikel Urdangarinen musika eta Kirmen Uriberen letrarekin.
Bingen Mendizabalek moldatu ditu abestiak orkestrarako, bi ezik: Kideari, Fernando Velázquezen moldaketa dela; eta Munduari begiratzeko modu bat, Koldo Uriarteren ardura izan dena.
SARRERAK