Azaroaren 15ean, igandearekin, Itsasun eskainiko gugu emanaldia, bertoko Arrokagarai ikastolak antolatuta.
Plazerra da beti iparraldean jotzea eta oraingoan elizan izango da, bikote formatoan, Nika Bitchiashvili bibolin-jolearekin batera.
Eta Kamila Zubeldia eta Aguxtin Alkhat. bikoteak ere eskainiko du kontzertua.
30 urteko ibilbidea, 20 disko eta bere bandarekin partekatutako eszenatoki kopuru kontaezin baten ondoren, Mikel Urdangarin ek bidaia berri bati ekingo dio, jatorrira itzuliko da, kantu biluzira, artistaren, gitarraren eta publikoaren arteko elkarrizketa intimoa. Ez da kontzertu bat, ia aitorpen bat da, aukera paregabea haien kantuak jaio ziren bezala, bere erarik garbi eta funtsezkoenean, entzuteko.
Abenduaren 3an, Plentziako Danontzat Gaztetxean, Mikel Urdangarinen unibertso musikalean murgiltzeko gonbidapen berezi batez gozatzeko aukera izango dugu. Aldi berean, Euskararen Eguna elkarrekin ospatuko dugu eta euskararen aldeko komunitatea indartzeko urrats bat emango dugu, aldarrikatuz urteko 365 egunak direla euskararen egunak.
Kontzertu hau Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan kokatzen da, Ehun Bai Hitz ekimenaren barruan, Plentziako Udala eta Danontzat Gaztetxearen arteko elkarlanari esker antolatuta. Ekimen honen helburua da euskaltzaleon arteko harremanak eta sareak indartzea, euskarak arnasgune gehiago izan ditzan sustatuz eta elkarrekin egoteko, partekatzeko eta gozatzeko espazioak sortuz. Euskararen erabilera eta komunitatea indartzeko aukera paregabea izango da, giro atsegin eta parte-hartzailean.
Urtero bezala, gogo handiz Kafe Antzokian izango gara, Gabonetako kontzertu berezian.
Lagun artean eta jai giroan. Bizitza ospatzeko.
Gogo handiz Leidor Antzokian izango gara, urteari hasiera emateko kontzertu berezian.
Lagun artean eta jai giroan. Bizitza ospatzeko.
Azken berriak jakin nahi?