Mundua eder diskoarekin, Mikel Urdangarinek bere artearen mugak esploratzen jarraitzen du, euskal musikaren ezinbesteko erreferentea zergatik den erakutsiz, eta bere musikaren edertasun erresilientea munduarekiko konexio sakon baten bila dabiltzan guztiei helaraziz.
Mikel Urdangarin, euskal musikaren erreferente nagusietako bat, ia hiru hamarkada betetzen ari da bere ibilbidean eta hori ospatzeko Mundua eder, bere hogeitagarren diskoa eta estudioko 15. lana, argitaratuko du. Llan berri hau euskal kantariaren heldutasun artistikoaren isla da, urteetan zehar euskal musikaren ahots autentiko eta poetikoenetako bat bezala sendotu dena, euskal kulturarekin konprometitutako belaunaldi oso baten ordezkari gisa ere bilakatuz.
Mundua eder bere heldutasun artistikoa eta kontrastez betetako mundu batekiko duen edertasunaren ikuspegi pertsonala islatzen dituen obra da.
Mundua ederren inguruan
Mundua eder – Gasteizko Ura Studios-en grabatua, nahastua eta masterizatua Koldo Uriarte-ren produkzio artistikoarekin – hamar abesti sakon eta emozionalek osatzen dute. Urdangarinek bere diskoan edertasunaren mundu anitzean esploratu nahi du, argi ilunez osatzen den mundu anitzean.
“Mundura sufritzeko ez ginen jaio” idatzi zuen 1997an bere lehen abestietako batean. Gaur egun ere sinesmen bera mantentzen du, baina bizitza konplexuago eta ñabardura gehiagorekin ulertuz, non galerak eta hauskorra denak ere edertasunaren bilaketan lekua duten. Artista beraren hitzetan, “edertasuna munduan egoteko modu bat da”, gure errealitateari zentzua ematen dion begiratzeko eta sentitzeko era bat.
Mikel Urdangarin euskal musikaren ezinbesteko izen gisa finkatzen jarraitzen du, ez bakarrik urteetan zehar lortutako ibilbide eta errespetuagatik, baizik eta etengabe espresio forma berriak bilatzeagatik ere. Disko hau, moldaketa zainduez eta kolaborazioen berotasunez betea, euskal kulturarekiko duen konpromisoaren eta musikarekiko pasioaren testamentua da.
Soinuzko eta emoziozko bidaia
Hamar abestietan zehar zeru zabal egoskor baten pean bizi den mundu gizatiarra da kantagai, giza harremanen mundu emozionala hain zuzen. Abesti hauek ez dira soilik musika piezak; existentziaren inguruko hausnarketa txikiak dira ere, eta zailtasunak gorabehera, edertasunari heltzeko beharraren inguruko pentsamenduak.
Mundua eder barnera begiratzeko, emozioekin konektatzeko eta Mikel Urdangarinen ikuspegi bakanetik mundua berriro deskubritzeko gonbita bihurtzen da. Pieza hauek denboran zehar zaindu ditu Urdangarinek, askok bi urte baino gehiago daramatzatelako bere buruan. Album honek ez du soilik bere legatua indartzen, bere ikuspegi artistikoaren sakontasuna ere islatzen du, euskal musika etengabe aberastuz eta bilakatuz.
Mundua eder-en abestiak
Gaur ez da nahiko
Hondakin erromatarrek gordetzen duten xarmaren antzera, desamodioek ere izan dezakete edertasun bera.
Euripean
Oroitzapen onak ederrak diren une mugagabeez elikatzen dira. Haurtzarorako bidaia.
Bart gauez
Mahsa Amini emakume kurduari eskeinitako kantua, beloa ez eramateagatik heriotzeraino jipoitu zutena. Aurre egin zion piztiari, horra keinuaren edertasuna, dagoen erarik garestienean ordaindu zuena. Argi izpi bat gizakion alde ezin ilunagoan.
Mundua eder
Kirmen Uribek dio euskera planetaren alde argiztatuan bizi dela, munduko kausa hauskor eta nobleekin batera. Handik ematen diote argi sarri ilunpean bizi den gainontzeko munduari.
Izurik ez gehiago
“Leunago zaigu galtzea, urrezko kaiolan baino”. Disidentzia, ezberdina den oro, onartzen ez duen gizarte bati aurre egiteko aldarria.
Ilunabarra
“Gera zaitez argipean, ez zaitzala estali keak”, ilargipean iheskor, eskura ezina den maitearen bila ari denaren egon eza eta, aldi berean, lilura.
Zerua izar jario
Harkaitz Canok zerua eta itsasoa elkarrekin dantzan jarri ditu mihise berean…
Udako gau epela
“Barrutik besarkatzen nauen gauza bakarra da” dio Kirmen Uribek kantu honetan. Besarkadarik beroena, besarkadarik suntsigarriena. Infernuan ere ematen da bizitzaren gozoa.
Argira
Munduari galdezka ari gatzaizkio, eta munduak bueltan botatzen dizkigu galderak. Gazako hondartzetatik edertasunik antzematen ote da?
Edertasuna
Ederra da mundua egunero gertatzen delako, zure ondoan.
Abesti bakoitzak emozioen eta paisaia soinudunen mosaiko bat osatzen du, eta Mundua eder diskoan Mikel Urdangarinek duen ikuspegi poetiko eta gizatiarrera hurbiltzen gaitu.
Kolaborazioak
Album honetan, Urdangarinek lehen mailako kolaboratzaileak ditu bere inguruan. Talde propioaz gain, diskoa osatzeko musikari talentudun zenbaiten laguntza izan du, abesti bakoitzari ukitu pertsonala gehituz eta lanari sofistikazio eta aberastasun maila handiagoa emanez.
Koldo Uriartek, produkzio artistikoaz arduratzeaz gain, instrumentazioan ere parte hartu du, pianoa, gitarra elektrikoa eta akustikoa, baxua eta ehundura elektronikoak gehituz. Rafa Rueda gitarra elektriko eta akustikoan, Jon Cañaveras baxuan, Nika Bitchiashvili biolinean, Ander Hurtado de Saratxo baterian eta Alison Keable ahotsetan, besteak beste, disko honen soinuaren kalitatea eta aniztasuna indartzen duten musikariak dira.
Izan ere, lan honetan bi ahots nagusi daude: batetik, Mikel Urdangarinena; bestetik, bere ohiko banda osoarena, azken urtetan berezko estiloa eta sonoritatea lortu izan duena.
Baina, gainera, Mundua eder lanean euskal kultura eszenako erreferente diren pertsonak ere parte hartzen dute. Kirmen Uribek, idazlea eta kantariaren laguna, bi letra oparitu dizkio diskorako, tartean izenburua ematen dion kanta (Mundua eder eta Udako gau epela). Harkaitz Canok idazle ospetsuak ere kantu baten sorkuntzan parte hartzen du (Zerua izar jario), diskoaren unibertso poetikoa aberastuz. Izaro Andrés kantariak Mundua eder abestian bere ahotsa jarri du, abestiari indarra eta berotasuna gehituz.
Eta diskoaren diseinu bisuala Alain Urrutiaren ardura izan da. Azalean barruan dagoena ezin hobeto iradokiz.
Euskarazko musikaren kultura ondarea
Mundua eder diskoarekin, Urdangarinek euskal musikaren enbaxadore gisa duen papera berresten du, bere ama hizkuntzan sortzeko eta partekatzeko tradizioari bizirik eutsiz, garai garaikideetara egokituz. Hasieratik, kantariak euskal kultura defendatu du bere letretan eta melodietan, Euskal Herrian eta kanpoan bere musika eszenatokietara eramanez.
Disko hau euskal hizkuntzarekiko eta kulturarekiko duen konpromiso sendoaren testigantza da, eta belaunaldi berriekin konektatzeko eta etengabe eboluzionatzeko duen gaitasunaren erakusle.
Mikel Urdangarinentzat, Mundua eder ez da soilik disko bat, baizik eta munduari eta bizitzari forma guztietan egindako maitasun deklarazio bat. Bere abestiek geldialdi bat egitera, hausnartzera eta eguneroko xehetasunetan edertasuna berriro aurkitzera gonbidatzen gaituzte, zailtasunen aldamenean indartu eta benetakoago bihurtzen den edertasun bat.
Fitxa teknikoa
Produkzio artistikoa: Koldo Uriarte
Grabazioa eta produkzioa: Ura Studios, Gasteiz
Musika eta letretako egilea (hiru izan ezik): Mikel Urdangarin
Kolaboratzaileak:
Letretan: Kirmen Uribe (Mundua eder eta Udako gau epela) eta Harkaitz Cano (Zerua izar jario)
Izaro Andrés (ahotsa Mundua eder kantuan)
Koldo Uriarte: pianoa, gitarra elektrikoa eta akustikoa, baxua, sinteak, ehundura elektronikoak.
Rafa Rueda: gitarra elektrikoa eta akustikoa.
Jon Cañaveras: baxua.
Nika Bitchiashvili: biolina.
Ander Hurtado de Saratxo: bateria eta perkusioak.
Alison Keable: koruak.
Rubén Salvador: fliskornoa.
Estitxu Oraá: txeloa.
Aihnoa Marauri: biola.
Diseinua: Alain Urrutia.
Argazkiak: Gaizka Peñafiel.