Badena eta ez dena Errepertorioko abesti kuttunetako batzuen hautaketa eta orkestrarako egokituta

“Badena eta ez dena.

Gure arrakasten eta frakasoen gehiketa omen gara. Nik ere hala uste dut. Nago orain hogeitabost urte ez nintzela horren jabe. Gaur esango nuke banaizela. Hamabost kantu aukeratu ditut zerrendarako. Gehientsuenak kanpoan geratu dira. Edo ez. Kanpoan baino atzean daude, hamabostkotearen sustrai sakona, itzal luzea bailiran.

Uste dut orain mende laurden amestu nuela noizbait orkestra sinfoniko batekin zerbait sortuko nuela. Ez nekien hartara oraintsu ehun urte bete dituen BOS bikaina izango nuenik bidaide. Eta amets hori bete da. Beste hainbeste, ordea, ez dira bete, baina amestu hutsagatik nire bizitzaren parte dira, diskotik kanpo geratu diren kantuak haren parte diren bezalatsu. Bete gabeko ametsak, lortu gabeko metak, urratu gabeko bideak. Horiek ere, inguratzen zaituen laino atzemanezinaren antzera, zu laguntzen zaituzte, zure egiten dituzu, zure baitakoak dira.

Frakasoez hiztegitea beharrezkoa eta inportantea da baina nahiago dut arrakastetako bati erreparatu: Bingen Mendizabal ezagutu izana. Hainbeste miresten dudan laguna. Urte askotan zehar taldekide luxuzko, hamarnaka egunsentitan parrandakide maite. Talentu amaigabedun gizon honen arteak kantutegi kuttun hau moldatu izana pribilegioa baino ezta niretzat, bizitzak emandako saria, adiskidetasun zahar baten kulminazioa.

Gauza bera aipa nezake Koldo Uriartez eta Iker Sánchez Silvaz. Danok taldea osatu dugu eta lan honetan entzuten den musika haiena ere bada.

Esango nuke hirurek sobera ondo dakitela bizitzan zer den eta zer ez den, eta ez balekite berdin dio. Aldamenean eseriko ditut ez jakitunon tren mardulean.”

Play Video
Kontzertuak

Arrigorriaga

- Lonbo aretoa

Abenduak 3

Bilbao

- Kafe Antzokia

Abenduak 30

Getxo

- Muxikebarri

Otsailak 25

Agurain

Maiatzak 20

Kamiseta eta jertsei bildumak

PUNTUTAN ETA MIKEL URDANGARIN