Cookien inguruko politika

Zer da cookie bat?

Cookie bat web-zerbitzariak ordenagailuan edo gailu mugikorrean gordetzen duen testu-fitxategi bat da; cookie-aren edukia zerbitzari horrek bakarrik berreskura edo irakur dezake. Cookie-k nabigazio-lehentasunak gogoratzea eta modu eraginkorrean nabigatzea ahalbidetzen diote webguneari. Cookie-k azkartu eta erraztu egiten dute erabiltzailearen eta webgunearen arteko interakzioa.

Informazio orokorra

Web-orrialde honek cookie-ak erabiltzen ditu. Cookie-ak bisitatzen dituzun web-orrialdeek sortutako testu-fitxategi txikiak dira, eta web-orrialde horietan aurrerago erabilgarriak izan daitezkeen saioari buruzko datuak biltzen dituzte. Horrela, webguneak zure bisitari buruzko informazioa gogoratu eta hurrengo bisita errazten du, erabilgarriago bihurtuz.

Nola funtzionatzen dute cookie-k?

Cookie-k testua bakarrik gorde dezakete eta hura anonimoa eta zifratua izan ohi da. Cookie-tan ez da informazio pertsonalik gordetzen, eta ezin dira pertsona identifikatuekin edo identifikagarriekin lotu.

Datuei esker, webguneak zure informazioa orrialdeen artean gorde eta elkarri eragiteko modua aztertu dezake. Cookie-ak seguruak dira, nabigatzaileak bere lekuan jarri zuen informazioa bakarrik gorde baitezakete, hau da, erabiltzaileak nabigatzailean sartu duen informazioa edo web-orrialdea eskatzean ematen dena. Kodea ezin da exekutatu eta ezin da zure ekipora sartzeko erabili. Web-orrialde batek cookie-aren informazioa enkriptatzen badu, orrialde horrek bakarrik irakurri ahal izango du informazioa.

Zeintzuk cookie mota erabiltzen ditugu?

Web-orrialde honek erabiltzen dituen cookie-ak honako irizpide hauen arabera bereiz daitezke:

a) Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera:

Cookie-ak bidaltzen dituen ekipoa edo domeinua kudeatzen duen eta lortutako datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Cookie propioak: erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen diren cookie-ak dira. Editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen den ekipotik edo domeinutik bidaltzen dira.
  • Hirugarrenen cookie-ak: cookie hauek erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen dira editorea ez den beste batek kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik. Cookie-n bidez lortutako datuen tratamenduaz ere arduratzen da ekipoa kudeatzen duen hirugarren hori.

Cookie-ak editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik instalatzen badira, baina horien bidez jasotako informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, horiek ez dira cookie propiotzat hartuko.

b) Cookie motak, aktibatuta irauten duten denboraren arabera:
Ekipo terminalean aktibatuta irauten duten denboraren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Saioko cookie-ak: datuak erabiltzailea web-orrialde batean sartzen den bitartean jasotzeko eta gordetzeko diseinatuta daude cookie mota hauek. Erabiltzaileak behin eskatu duen zerbitzua eskaintzeko bakarrik mantendu nahi den informazioa gordetzeko erabili ohi dira (erositako produktuen zerrenda, adibidez).
  • Cookie iraunkorrak: cookie hauek jasotzen dituzten datuak terminalean gordetzen dira eta cookie-aren arduradunak zehaztutako denbora-tartean (minutuak edo urteak izan daitezke) eskuratu eta tratatu daitezke.

 
c) Cookie motak, horien helburuaren arabera:
Cookie-n bidez lortutako datuen tratamenduak duen helburuaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Cookie teknikoak: cookie hauek web-orrialde, plataforma edo aplikazio batean zehar nabigatzeko edo bertan eskaintzen diren aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea, edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
  • Pertsonalizatzeko cookie-ak: cookie hauek zerbitzuan bere ekipo terminalean
    aurrez definitutako hainbat ezaugarrirekin edo erabiltzaileak berak definitutako ezaugarriekin sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari. Ezaugarri horien artean ditugu, esaterako, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota eta zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa.
  • Analisirako cookie-ak: cookie hauek erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunei. Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, baita webgune, aplikazio eta plataforma horien erabiltzaileen nabigazio-profilak prestatzeko ere, erabiltzaileak egiten duten zerbitzuaren erabilera-datuak aztertu ostean eta zerbitzuan hobekuntzak egiteko helburuarekin.

Cookie-ak kudeatzeko erreminta

Web-orrialde honek Google Analytics eta Metricool erabiltzen ditu.

Google Analytics webguneak aztertzeko Google-n doako erreminta bat da. Horren bidez, erabiltzaileek webguneak nola erabiltzen dituzten ezagutzeko aukera ematen die webgune horien jabeei. Era berean, cookie-ak aktibatzen ditu zauden lekuko domeinuan eta “__utma” eta “__utmz” izeneko cookie-ak erabiltzen ditu informazioa modu anonimoan jaso eta erabiltzaileak identifikatu gabe webguneen joerei buruzko txostenak egiteko.

Webgune horren erabilera-estatistikak egiteko cookie-ak erabiltzen ditugu, gure bisitariak webgunera zenbat aldiz sartu diren eta eduki interesgarrienak zein diren jakiteko. Horrela, bisita gehien jaso dituzten eremuak hobetzeko helburuarekin lan egin dezakegu, erabiltzaileak bilatzen duena errazago aurkitu dezan. Web honetan zure bisitaren inguruko informazioa erabil daiteke datu anonimoen ebaluazioak eta estatistika-kalkuluak egiteko, baita zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko edo webguneetan hobekuntzak egiteko ere. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu pribatutasun-politika honako esteka honetan.

Nola kudeatu cookie-ak zure ekipoan? Cookie-ak desaktibatzea eta ezabatzea

Interneteko nabigatzaile guztiek cookie-n jokaera mugatzea edo cookie-ak desaktibatzea ahalbidetzen dute konfigurazioaren edo nabigatzaileko aukeren barnean. Jarraitu beharreko urratsak aldatu egiten dira nabigatzailearen arabera, baina zure nabigatzailearen laguntza-menuan horretarako jarraibideak aurkitu ahal izango dituzu.

Cookie-n erabilera onartzen ez baduzu ─horiei uko egin diezaiekezu zure nabigatzaileko doikuntzei edo lehentasunen menuei esker─, webgune honek behar bezala jardungo du horiek erabili gabe ere.

Zure ekipoan instalatutako cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure ekipoan instalatutako nabigatzaileko aukerak konfiguratuz:

Baimen informatua

Web orri honen erabilerak cookie-ak erabiltzeko berariazko baimena ematen duzula esan nahi du, cookie-n politika honetan aurreikusitako baldintza eta terminoetan, betiere aurreko atalean aipatutako cookie-ak desaktibatu eta ezabatzeko har daitezkeen neurriei kalterik egin gabe.