Deskribapena
Mikel Urdangarin bere disko berria besapean duela, argi erakutsiz heldutasuna, erotasuna eta arriskua ez direla hitz kontraesankorrak. Lehen, bigarren eta hirugarren pertsonako bizipen berriak kanta bihurtu eta“Anek idatzi dit zutaz” (2007) izeneko diskoan bilduta, berrikuntza ugariko lana osatu du kantautore bizkaitarrak, eta hauxe da hamar urte luzez bizitako ibilbide artistikoaren ondoren benetako heldutasuna lortu duela erakusten duen froga ukaezina: autoekoizpena. Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Koldo Uriarte, Nika Bitchiasvili eta Fernando Saiela lagun izan dituelarik, Alex Ruiz de Azua ekarpenak ere jaso ditu.