Deskribapena
“Azula“ lan intimoa da. Oso barnekoa eta oso gertukoa. Saiatu naiz, hala ere, idazterakoan distantzia bat hartzen, nigandik urruntzen.
Saiatu naiz berekoikerian ez erortzen, istorioak, nolabait ere, unibertsalizatzen. Eta, beti ere, identifikazioa lortzera bidean… Betikoaz ari naiz hitzetan barrena baina, betikoa egunero da ezberdin.
Saiatu naiz ere intimotasun hori musikaren bitartez leuntzen; deskribatu nahi izan ditudan barne mundu ikusezin horiek ahalik eta egokien margotzen, hitzei tarteka darien iluntasuna arintzen eta argitzen. hitzei tarteka darien iluntasuna arintzen eta argitzen. Eginkizun horretan lagundu naute Koldo Uriartek (pianoa eta sinteak), Angel Celadak (bateria) eta Mikel F. Krutzagak (soinu teknikaria).
Kantuetan, orain arte nire lanetan ageri ez zen sonoritatea lortu dugula esan nezake, formatu berriak eraginda, zalantzarik gabe. Hirurok batera grabatu ditugu abestiak, zuzeneko bat balitz bezala, freskotasuna eta benetakotasuna lortzeko asmoz.
Lan intentso eta dinamikoa marrazten asmatu dugula pentsatu nahi nuke.