Diskak
Loading...

Badena eta ez dena

Mikel Urdangarinen errepertorioko abesti kuttunetako batzuen hautaketa eta orkestrarako egokituta. Bilbao Orkestra Sinfonikoak interpretatua.

Iker Sánchez Silva izan zen orkestraren zuzendaria. Eta abesti guztien orkestrazioa Bingen Mendizabalen lana izan zen, Zuriñe F. Generabarrena eta Fran Dominguez laguntzaile izan zituela.

18,00  BEZ barne

In stock

Loading...

Deskribapena

Badena eta ez denak Mikel Urdangarinen 25. urteurrena musikagintzan ospatzen du.

Urteurren berezi bat ospatzeko proiektu berezia da hau. Amets baten egikaritzea.

Badena eta ez denan Mikel Urdangarinen errepertorioko abesti esanguratsuenetako batzuk biltzen dira, orkestrarako bereziki moldatuta. Esan daiteke abesti bakoitzak bide propioa hartu egin duela moldaketa hauekin.

Bigarren berezitasuna lan honetan bidelagun izan duen Bilbao Orkestra Sinfonikoaren parte hartzea izan da. Hain zuzen ere, BOSek 100 urte bete ditu 2022an. Eta, beraz, bientzako efemeride benetan berezia da hau.

Bi urteko lana izan da, abestiak hautatu eta moldaketak egiteko prozesu luzeari ekiteko. 2022ko abuztuan aurkeztu zen egitasmoa publikoaren aurrean, Bilbon eskaini zen kontzertuan, 2500 lagunen aurrean.

15 abesti biltzen ditu Badena eta ez denak. Denak, bat ezik, Urdangarinen errepertorioaren abestiak dira, bereziki lan honetarako hautatuak. Badago abesti berri bat ere bai, Kontatu berriz: Mikel Urdangarinen musika eta Kirmen Uriberen letrarekin.

Bingen Mendizabalek moldatu ditu abestiak orkestrarako, bi ezik: Kideari, Fernando Velázquezen moldaketa dela; eta Munduari begiratzeko modu bat, Koldo Uriarteren ardura izan dena.

Iker Sánchez Silva izan da orkestraren zuzendaria eta beste bidelaguna proiektu honetan. Bere ekarpena funtsezkoa izan da.

Eta Koldo Uriarte izan da produktorea.

Additional information

Weight 0,200 kg
Dimensions 14 × 12,50 × 1 cm

HARPIDETU ZAITEZ

Azken berriak jakin nahi?