Diskak
Loading...

MMXV

MMXV da 2015ean zehar egin duen lan osoa barne hartzen duen izenburua. Urte hori aukeratu du Amorebietako abeslariak bakarkako bira egiteko eta kontu handiz hautatutako abesti gogoangarrien sorta bat aurkezteko; abesti sorta horren bitartez bere ibilbide artistiko luze eta oparoa berrikusiko du, emozioz beterik, ahotsa, gitarra eta hitza bidelagun bakar dituela. Disko hau zuzeneko biran grabatu da, 2015ean.

15,00  BEZ barne

In stock

Loading...

Deskribapena

Lan berri honetan, Mikel Urdangarinek lehenago egindakoa maila ezezagun eta benetan txundigarri batera darama. MMXV da 2015ean zehar egin duen lan osoa barne hartzen duen izenburua. Urte hori aukeratu du Amorebietako abeslariak bakarkako bira egiteko eta kontu handiz hautatutako abesti gogoangarrien sorta bat aurkezteko; abesti sorta horren bitartez bere ibilbide artistiko luze eta oparoa berrikusiko du, emozioz beterik, ahotsa, gitarra eta hitza bidelagun bakar dituela. Bihotz-bihotzetik sorturiko lan honen bitartez, abeslariak, baita entzuleek ere, haien arteko loturak gogoratu eta berpiztu dituzte. Kontzertua, bestalde, arte-ariketa delikatua eta sotila da, eta etengabe bilatzen du oreka gitarraren moldaketa bikain eta eraginkorren, ahotsaren sentsualitate eta irmotasunaren, eta, noski, abestien indar poetikoaren artean.

Musika guztiak sortzeaz gain, Mikelek berak idatzitako 6 poema ere aurkeztu ditu, baita beste 7 poema ere, gure belaunaldiko zenbait idazle handi eta kultura-erreferente garrantzitsuk idatzitakoak: Unai Iturriaga, Kirmen Uribe, Gerardo Markuleta, Iñaki Aurrekoetxea eta Ion Maia.

Bira otsailaren 8an hasi zuen, Getxon, eta abenduaren 19an bukatuko da, herri horretan bertan. Azken kontzertu horrek bukaera emango dio Mikelen bidaia bizi eta pasioz beteari; izan ere, biran zehar, Mìkelek ipar-hego eta ekialde-mendebalde ibiliko du gure geografia, 35 kontzertu emango ditu hainbat eta hainbat euskal herri eta hiritan, 7.000 pertsona ingururen aurrean.

Guztira, 26 kontzertu grabatu dira, azkena Donostian, urriaren 4an. Grabazioak arretaz entzun eta sailkatu ondoren, 13 abesti hauek aukeratu dira, horietako 2 guztiz berriak: Oihal puxka bat eta Agian Irailean.

Ederra da kontzertu baten erritmoan bibratzea, aho zabalik entzutea harrapatu egiten zaituen musika. Mikel Urdangarinek gogorarazten digu ez garela inoiz bakarrik egongo hunkituko gaituen eta ametsak piztuko dizkigun abesti onen bat eskura dugun artean.

Additional information

Weight 0,200 kg
Dimensions 14 × 12,50 × 1 cm

HARPIDETU ZAITEZ

Azken berriak jakin nahi?