Deskribapena
2010eko abenduaren 30ean, ehunka afizionatuk goraino bete zuten Bilboko Kafe Antzokia. Duela hamabost urtetik hona Euskal Herriko malenkonia berdea marrazten aritu den koblakari batek, Mikel Urdangarinek, piztu zuen interes hori, hain zuzen ere, folk-rokaren aldeko apustua egiten duten euskal bakarlari bakanetako batek (nahiz musika-banda batean edo hainbat koreografiatan ere oinarritzen den), mundu horretan narrazioaren beraren edertasun eta dotoretasunaren parte bilakatzen dituelarik erritmo ertainak.