Ura bere bidean 22. Aurten ere bai!

Ura bere bidean 22

Urriaren 22an egingo da Ura bere bidean-en aurtengo kontzertua eta Mikel Urdangarinek parte hartuko du oraingoan ere bai. BECen izango da hitzordua aurten.

Fernando Velázquezek euskaraz sortu izan diren zenbait abesti ezagun orkestrak jotzeko moldatu ditu. Eta abesti horien sortzaile eta abeslariak oholtza gainean interpretatuko dituzte, Bilboko Koralaren laguntzarekin batera eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak jota.

Artisten zerrenda luzea da: Zea Mays, Gatibu, Maren, ETSko Iñigo Etxezarreta, EH Sukarrako Mikel Gorosabel, Bulegoko Tom Lizarazu, Mäbu, Shinoya, Urtzeko Xabi Camarero, Anje Duhalde, Amak eta Mikel Urdangarin.

Hemen duzu proiektuaren aurkezpena.

Eta sarrerak dagoeneko hemen eros ditzakezu.

Facebook
Twitter
Email

HARPIDETU ZAITEZ

Azken berriak jakin nahi?