Taldekideak

Mikel Urdangarin: Ahotsa, gitarra akustikoa
Pello Ramirez: Biolontxeloa, eskusoinua
Eñaut Elorrieta: Gitarra espainola
Igor Arzuaga: Ahotsa

Fitxa teknikoa

Formatua: CD
Iraupena: 31′ 21″
Kodea: LA 0497 KD
Grabazioa: Lagin estudioa (Beasain, Gipuzkoa)
Soinu teknikaria: Mikel Fernandez
Azala: Mel Mardaraz

1997

Haitzetan

Zuhaitz gazte baten modura, berotegian hazten aritu den lana dugu “Haitzetan“, 1997an autoprodukzio gisa argitara eman zenez geroztik. Bi urte geroago, Gaztelupeko Hotsetara “aldatu” da, jatorrizko diseinuari bere horretan eutsiz.
Sustrai garbiko zuhaitza da, konposizio samurrak dituena, figuratiboak baina aldi berean aberatsak beren zurruntasunean. Abestiek ahots biluzia dute oinarri, eta gitarra eta celloa beste laguntzarik ez dute. Hitzak Iñaki Aurrekoetxearenak eta Mikel Urdangarinenak dira.

Partekatu ezazu

Facebook
Twitter
Email

Letrak

Esperantzarik gabeko zenbait
debekatuak dezente
mila galduak eta hainbeste
gau bakarreko aterpe
askok laugarren begiradatik
betirako dirudite
bazkalosteko kafeak bezain
usai goxoa daukate
nik zurekiko dudana ere
halakoa litzateke

nire bizitza laburra baina
zein dezberdina izan den
zu ezagutu aurretik eta
zuk musu eman ondoren
zure iparrak noraezaren
lekukoa hartu zuen
ta denboraren oneritziak
erakusten du ondoren
nire bihotza zure neurrira
nola egina dagoen

zurekin nahi dut Maxian barna
karroa zoro eroan
baita erantzi nahi dizkizudan
prakak erostera joan
bertan zaudela sentitu nahi dut
ohera sartzerakoan
lotsaren mugak lehertuarazi
ta gehiago delakoan
erloju hotsak esnatu eta
zu izatea alboan

momentu batez nire bertsoak
ametsetara bidaliz
zure usaiak atzeman ditut
zoriona jo dut begiz
hankak lurrera ekarri ditut
irribarre salatariz
bazkalostera itzuli eta
hamarmilagarren aldiz
aspaldi hartu dudalakoan
kafea hoztu zait berriz.

Zuretzako da
Poematxo hau,
Sasipoetak idatzia.
Sentimendu nahasiak
Bultza egiten
Naute bultza.

Zure ondoan
Sekula ere
Ez nauzu imajinatu,
Ta nik kutxaua itxaropentsu
Urrunetik, laztantzen zaitut.

Usaiak bialtzen dituzunean
Baten bat niretzat al da?
Galtzaile honen onduan bizi nahi neska?
Aldamenean.

Agian sorte, apur batekin
Batera biziko gara.
Pertsona arrunten gisa da.
Gure munduan.

Zure ondoan
Sekula ere
Ez nauzu imajinatu
Ta nik kutxaua itxaropentsu
Urrunetik laztantzen zaitut

Usaiak bialtzen dituzunean
Baten bat niretzat al da?
Galtzaile honen onduan bizi nahi neska?

Aldamenean (x2)

Zure usaiak… (x3)

Pizti arrunten modura
senarra dator barrura
joaren joaz harrapatu du
haziak helmuga
gero betiko ohitura
nekea edo logura

azken musu bat ahaztu ostean
seko geratu da
nahiz bakarrik nauen utzi
kulerorik ez dut jantzi
asetu ezak tentaldiari
ezin dio eutsi
lehengoa zen horren gutxi
trenetik zergatik jeitsi
gozamenaren geltokiraino
ez bada iritsi

behin haitzuloan sartuta
samurtasunaren punta
hatzamarraren eskutan dago
helburu arrunta
orgasmoraino pausuka
eraman beharra nauka
alboko pendoi artega horrek
ezin izandu ta

sumendiaren epela
berotzen doan bezela
izaretara bideratzen da
arrasto umela
hau bai harreman fidela
sexuzko autonobela
laztan bakoitzak bere txikian
asetzen nauela

igurtzi baten ostean
hurrengoaren eskean
gozamen suak hastera doaz
nire hankartean
dardara luze batean
murgildu naiz bapatean
ta sekretua ezin izan dut
gorde isilpean

asperenak salaturik
albokoa kezkaturik
lasai gizona ez baita izan
ametsa besterik
ondoren isil isilik
buelta erdia emanik
loak hartu nau irribarretsu
ta kulero barik.

Gizerailea lasai dago, ilunaren zai dago
lanetik etxera doa hurrengo biktiman pentsatzen
ezin oroiturik dabil azken presaren begiak
azken odol trago buruan ezin oroiturik dabil

orriak betetzen dira gizeraileari esker
goitizenik bako gizon arrunta bildurrak erein zale
sendiak tristetzen ditu gaba astiro abailtzen
labana zorrozten dihardu gaba astiro abailtzen
akabatu ditu………

tabako usaia biziki gorrotatzen duen
goitizenik bako gizona kale bazterrak oroitzen
andreari musu emango dio goizero egun sentian
berea ez duen hatsarekin goizero egunsentian
akabatu ditu gaur zortzi akabatu ditu

Amarauna ninietan
herriko plaza betileetan esekirik
irudiak mila zatitan banatzen zaizkit

agur bat ondo ondotik
altzairuak musu batez hautsi
agurrak zauden lekutik
hesiak irri batez apurtu

amarauna bekainetan
museko lagunak han zintzilik
ta mundua laukiz josita dago

Azken irudiak lokamustu dira
begiak espaloi ertzean hiltzatuz
ahaztu zaizu amaren azken esana
lasaigarri urdin baten eraginez

altxatu zara eta bazoaz
plazerraren apur haien bila
eskuak itxirik

kotxeak geldirik daude eta zu garaile
udaltzain jauna etzanda zure hankapean

yoga egiteko esan dizu sikiatrak
gazte begirada sarkorraren bila
mugimendu arinak fosilak dituzu
ahaztu zaizu amaren azken esana

Zubi ondoko baserrian
etxe politenean
pianoak din-don dagi
eskubila

odolezko ezpainetan
bibote mexikarrak
doinu bitxi bat jazten du
bongi bat bi bongi

ai mutila denboraren
nozioa galduta
etxera berandu heldu da
beti legez..inpuntuala

Haitzetan lainoen artean, ortozik jaku egoten
hazia barruan ernetan, jatorkonari berba
herri bat ikusiko dozu negar eta zaurietan
ukenduz zeuk bakarrik osatuko dozuna
aita hil dautzue seme maltzurren egunean
sugarrik ez dozu gurako datozen Jondeunetan
eguzkiak emon daien indarra eskuei
zoli, haitz eta abarrots, Auñamendiko basoetan
haitzetan, lainoen artean, ortozik joku ibiltzen
hazia barruan ernetan jatorkonari berba.

Haragi eske gabiltzanok
jaitsi gara gure infernura
mundu hontako bero guztiak
bat egiten duten lekura
karibetik lapurtutako
margo prefabrikatua

herriko ustezko ardi baltzak
ta herriko ardi sasi zuriak
nire lagunen aitak eta
nire aitaren lagunik onenak
azken txanponak patrikan dantzan
musa bakarrari eskainiak

nini ordi gerri lori
eulia eztitan erori
lore eskaintza soari, bai soari

arezko tontor moldatuezin
inoiz daztatuaren zirrara
gorri askodun ezpainetan
Maria izena leitzen da
Gerri kurbatsu aran isil
lurtar ez pekatarion eremua

Nini ordi laztan bat zure eskuetan
Aingeruontzat.

Gogoratzen urriko Dublin hortaz
tabernetan biharamuna kentzen
eperrak kanta zerbeza beltzez
bozak goratzen , jendea parrez

oroitzen urriko mozkorrak
nundarrak galdetzen ziguten
erantzunik ez erantzunik ez halakoetan
irri bat soilik gure ezpainetan

oroitzen urriko mozkorrak
nundarrak galdetzen ziguten
egurrez orditzen ostatuetan
kitarrak zahartzen ziren hoietan.

Zertan nenbilen pentsatu gabe
bihotza nizun urratu
gerora ondo eginagatik
pekatua da pekatu
norberak parkatuko ez lukeena
ahaz dezazun eskatu
zaurituaren harrotasunaz
ezin zara erraz libratu

ezer konpontzen al da benetan
maite zaitudala esanik
poltsikoetan jadanik ez da
gisajo honentzat txanponik
zure planetan ez al da sartzen
atzera bueltatzerik
behin irrist ere egin nuen ta
ondo ordaindu behar dut nik

ordu txikiak erdi mozkorrak
hitzak joaten ziren erraz
onartu behar dut gaba horretan
ez nintzen oroitu zugaz
nahiz eta inoiz halako baten
zurera magaldu ausaz
kostata ez naiz akordatuko
baietz esan nion hartaz

Kantuak

Multimedia